Dokumentuaren akzioak
Agenda

Korpus-dantzak
Noiz: 2023/06/09 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Ekainak 9 ostirala Ekainak 10 larunbata Ekainak 11 igandea

Hitzaldia: Besta Berriko jantzi tradizionalen historia
Noiz: 2023/06/09 17:00Non: Lekorne, Hodi Aldean
Claude Iruretagoyenak "Besta Berriko jantzi tradizionalen historia" hitzaldia eskainiko du Lekornen.

Erromerixa Eguna Ezozin
Noiz: 2023/06/10 11:00Non: Soraluze, Ezoziko plazan
Egitaraua:

Arabako Dantzari Eguna 2023
Noiz: 2023/06/10 12:00Non: Agurain
Arabako Dantzari Eguna Agurainen ospatuko da ekainaren 10ean. Egitaraua
Taldeak

Alabena: Izakiak
Noiz: 2023/06/10 17:00Non: Donapaleu, Bideak
Alabenak konpainiaren Izakiak ikusgarria. Ibilaldi artistikoa, dantza eta musika.

Ikasleak dantza taldea 50 urte
Noiz: 2023/06/10 18:00Non: Azkaine, Xurio
Ikasleak dantza taldearen 50. urteurreneko ospakizuna. Egitaraua

Hernaniko Erromeria
Noiz: 2023/06/10 18:00Non: Hernani
Jeiki Hadi taldearekin Erromeria Hernanin. Antolatzailea: San Joan konpartsa

Kresala: Amoria & Dolore
Noiz: 2023/06/10 21:30Non: Pasaia, Luzuriaga parkea
Kresala Dantza Taldeak larunbat honetan, maiatzak 28an, Pasaia Itsas Festibalean parte hartuko du Amoria & Dolore, Elkano lehen mundubira" ikuskizunarekin. Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren Dantza Zirkuitua – Sarea | Eusko Jaurlaritza
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Korpus-dantzak
Noiz: 2023/06/11 09:00Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Ekainak 9 ostirala Ekainak 10 larunbata Ekainak 11 igandea
Dokumentuaren akzioak