Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Tio Teronen semeak: Festamentua

Tio Teronen semeak: Festamentua

Noiz: 2019/05/24 19:00
Non: Beasain, Erauskin plaza

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Basileako Antzokiko Balleta

Basileako Antzokiko Balleta

Noiz: 2019/05/24 19:30
Non: Bilbo, Arriaga Antzokia

Basileako Antzokiko Balletak dantza garaikideko programa hirukoitza aurkeztuko du. 

Hiru kreazio eskainiko dituzte. Lehenengo obra, The fools, Hofesh Shechter israeldar koreografoarena, itzalez betetako mundu batean bizirauteari buruzko lana da. Energia eta intentsitatea, dantza boteretsu eta erritmikoa.

Bigarrena, Day «without» night, Jiři Pokorný txekiar koreografoak sortu duen obra da. Lan honetan, pertsiar poesiaz eta mistizismoz jantziko da Pokorný, kontrastez betetako mundu bat eta polaritatearen esentzia deskribatzeko inspirazio iturri gisa.

Azkenik, This is everything. Bryan Arias koreografoak, lasaitasuna eta intimitatea transmititzen dituen obra batekin dator, gu geu garena izanik elkarrekin egiaz, modu irekian eta babesteko beharra sentitu gabe komunikatzen garen une bakan horien bila. Sotiltasuna eta dotorezia.


The fools 

  • Koreografia, musika eta jantziak Hofesh Shechter
  • Música: Giuseppe Domenico Scarlatti, SergioMendes, Hofesh Shechter
  • Argiztapena: Hofesh Shechter, Jim French
  • Iraupena: 30 min.

 

Day «without» night

  • Koreografia: Jiří Pokorný
  • Koreografia laguntzailea: Dominic Santia
  • Musika: Davidson Jaconello
  • Argiztapena: Loes Schakenbos
  • Iraupena: 30 min.

 

This is everything 

  • Koreografia eta dekoratua: Bryan Arias
  • Jantziak: Carlijn Petermeijer
  • Musika: A Cadre Soleil, NSDOS, Nils Frahm, Camilla Hannan
  • Argiztapena: Jordan Tuinman
  • Iraupena: 30 minutos

Gehiago irakurri

Ai Do Project eta Musikene: Schubert

Ai Do Project eta Musikene: Schubert

Noiz: 2019/05/24 20:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Schubertiadak abiapuntutzat hartuta –hots, Vienako etxe batzuetan antolatzen ziren beilaldi informalak, non Franz Schuberten musika jotzen, poesia irakurtzen eta dantzan egiten baitzen–, Ai Dō Project dantza konpainiak, Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, dantza garaikideko pieza bat sortu du sei dantzarirentzat, konpositore austriarraren figuraren eta errepertorioaren inguruan: Schubert. Kontzertuaren lehen zatian, Musikeneko Septeto Kaiserin-ek Beethovenen Zazpikotea joko du. Kontzertuko bigarren zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Araquistain-ek eta Jesús Cuesta-k, Mari Tere Balerdi gonbidatuarekin batera, Schubert konposagilearen 6 pieza labur joko dituzte. Bigarren zati honetan, Ai Dō Project dantza konpaniak emaldirako sortutako koreografia eskainiko du musikariekin batera.

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

Noiz: 2019/05/24 21:30
Non: Azpeitia, Soreasu Antzokia

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Euskal erromeria

Euskal erromeria

Noiz: 2019/05/25 12:00
Non: Mutriku

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak euskal erromeria antolatu du Mutrikun. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 25 larunbata

  • 12:30 Kalejira eta dantzak Goiko eta Beheko plazan. 

 

Maiatzak 31 ostirala

  • 22:00 Dantza pelikula Zabiel Kultur Etxean.

 

Ekainak 2 larunbata: Umeen Euskal jaixa

  • 10:30 Talde guztiak bilduko dira Albokako plazan.
  • 11:00 Kalejira
  • 13:30 Dantza ekitaldia Goiko plazan
  • 17:00 Erromeria Beheko plazan

Gehiago irakurri

Ortzadar: Dantzan Bizi

Ortzadar: Dantzan Bizi

Noiz: 2019/05/25 12:00
Non: Iruñea

Maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko egunarekin bat eginda Ortzadarren lehenengo Ortzadar Dantzan Bizi ospatuko da, topaketa herrikoiaren formatu berri bat, honekin iruñeko kaleak girotzeko.

Goizez hiru geldialdi izango dituen kalejira herrikoia egingo da, geldialdi bakoitzean 15 minutuz plazadantzan arituko dira dantzariak eta lagun gonbidatuak ikusi ahal izango dira dantzan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Urdiñarbe eta Larraineko dantza taldeetako dantzariak.

Urdiñarbe eta Larraineko dantzariek Zuberoako dantzak eskainiko dituzte. Orbeldi dantza taldeko dantzariek Gipuzkoako dantzak eta Ortzadarrekoek dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Hona hemen egitarau zehatza:

  • 12:00 Ortzadar Txokoa
  • 12:15 San Frantzisko Plaza
  • 13:15 Konpainia Plaza
  • 14:00 Redin

Gehiago irakurri

Muxikoak

Muxikoak

Noiz: 2019/05/25 12:00
Non: Pasai Donibane, Herriko plaza

Muxikoak Pasai Donibanen Herriko plazan.

Gehiago irakurri

Larrain-dantza

Larrain-dantza

Noiz: 2019/05/25 12:30
Non: Lizarra

Egun hauetan Puy-ko Ama Birjinaren festak ospatzen ari dira Lizarran. Larunbatean, iluntzeko 20:00etan, larrain-dantza dantzatuko dute Ibai Ega dantza taldeko dantzariek. 

Gehiago irakurri

Agorrila solidarioa

Agorrila solidarioa

Noiz: 2019/05/25 19:00
Non: Lazkao, Areria Kultur Gunea

Agorrila solidarioa Lazkaon, ApoyoDravetekin lankidetzan.

Gehiago irakurri

Ereintza dantza taldea: Gu Agustina

Ereintza dantza taldea: Gu Agustina

Noiz: 2019/05/25 19:00
Non: Zumaia, Odieta

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan Gu Agustina ikuskizunak Ereintza Dantza Taldearen eskutik.

  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031