Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

[Bertan behera] Bakarne Altonaga: Guziak Dantzari

[Bertan behera] Bakarne Altonaga: Guziak Dantzari

Noiz: 2021/01/28 19:00
Non: Andoain, Bastero

Euskal probintzietan XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren dantzari buruzko eztabaidak eta liskarrak erreparatu ditu generoa ardatz hartuta Bakarne Altonagak, eta egindako lana Guziak dantzari liburuan argitaratu du.

Andoaingo Bastero Kulturguneko Ekitaldi Aretoan egitekoa zen Guziak dantzari izenburuko liburuaren aurkezpena BERTAN BEHERA utzi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak. Izan ere, Covid19aren izurritzea dela-eta aste honetan indarrean jarri diren neurriek ezinezko egiten dute aurkezpen hori gutxieneko baldintza batzuetan antolatzea, bai behintzat bilatzen zituen entzule eta oihartzunari begira.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz: 2021/01/29 19:00
Non: Zarautz, Modelo Aretoa

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

Adriana Bilbao: Burdina

Noiz: 2021/01/29 19:00
Non: Cintruenigo

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

Eva Guerrero: Gorpuztu

Noiz: 2021/01/31 18:30
Non: Billbo, BBK Aretoa

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

Gehiago irakurri

Ertza: Zehar

Ertza: Zehar

Noiz: 2021/02/04 19:00
Non: Villabona, Gurea Antzokia

Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031