Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ezpata-dantzak axerien ezteietan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzak axerien ezteietan

2008/10/03 11:21
Antzokiek berez magia berezia badute, zer esan Antio moduko baseliza ederra antzoki bihurtuta? Ikuskizunik gabe ere gustura egon daiteke bat bertan eserita, harriei eta egurrei begira. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna zuzendu zuen Juan Antonio Urbetz-ek irailaren 28an Antioko baselizan.
2008-09-28_Antio-ezpatak-ezteiak-IZ_3204
Kezkako dantzariok emanaldi berezi horretan Arrateko ezpata-dantza aurkezteko aukera izan dugu Enrike Montero eta Iñaki Baruaren txistu eta danborraren doinura. Irrintzi dantza taldearen Zumarragako ezpata-dantza eta Axeri-boda etorri ziren ondotik. Erritmo geldoaren indarra eta tradizioak distiraz berritzeko gaitasuna erakutsi zuten Irrintzikoek, eta zalaparta, dantza erritmo eroa eta tradiziozko doinuen edertasuna ekarri zuten Argiak gidatutako dantzari eta musikariek. Klima berezia eta ikusleak bero.
Iñaki Zugastiren argazki sorta bat hemen:
Antton
2008/10/11 12:50

Iepa Kezka:

Argazki politak blogekoak.

Esan beharrik ez dago ohore izugarria izan zela hainbat urretxu-zumarragarrontzat emanaldi honetan parte hartzeko aukera izatea. Antioko giroan bertan ere nabari zen Musikaldiko hainbat zaletuz gain herriko dantzazale ugari ere bildu zela bertan.

Gotzon Aranburu herritarrak euskaltuben eskegi dituen bi bideotarako loturak dituzue hemen:
http://euskaltube.com/play.php?vid=2653
http://euskaltube.com/play.php?vid=2655

Eskerrik asko, beraz, bai Gotzoni eta baita Kezka eta Axeri Bodako partaide guztiei ere arratsalde-iluntze pasa zoragarria egiteko aukera eman zenigutelako.

Antton

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com