Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Reitx Arjol Jai Herrikoiak ikuskizuna Barañainen

Dokumentuaren akzioak

Jai Herrikoiak ikuskizuna Barañainen

2015/01/21 09:40

Herriko zaharrek elezahar bat kontatzen dute: sorginen akelarrea ospatu zen lau pertsonaia mitologiko herriko festetara gertura zitezen. Azkenean, egunsentian agertu ziren.

Ordutik urte asko pasa dira, eta oraindik ere, urtero festen bezperetan herri osoa zain dute. Berriro gertatuko ote?

Jai Herrikoiak ikuskizuna Muthiko Alaiak Dantza Taldearen eta Txantreako Konpartsaren eskutik dator. Bi taldeok oso ibilaldi luzea dute beren bizkarretan, eta 2010ean Jai Herrikoiak ikuskizuna lehendabiziko aldiz plazaratu zuten, Iruñeko Zezen Plazan, hain zuzen. Plaza magiaz bete zen, adinik gabeko magiaz.

2014ko azaroaren 8an Barañaingo Auditorioak ikuskizuna bere gain hartu zuen, eta egun gutxi batzuetan sarrerak agortu ziren. Hori dela eta, otsailaren 22an beste bi saio eskainiko dituzte, goizeko 12etan eta arratsaldeko 18etan. Sarrerak jada salgai daude 8€-tan.

Dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun honetan 80 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute, eta horiek guztiok dagoeneko lanean daude berriz ere otsailaren 22an, 2010ean sorturiko magian murgiltzeko. Beraz, haur, gazte eta heldu oro gurekin batera magiaz blaitzera gonbidatzen dugu.

Bertan elkar ikusiko dugu!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.