Musikariak dantzariak dira
"Eta ze inportantea den dantza, niretzako". Maite Arroitajauregiren hitzak dira, musikaz hizketan ari dela Tokiz Kanpo saioan, dantzari buruz hasi da Mursego: "Musikaria, musikari integrala izateko, dantza ze garrantzitsua den. Zer asmatu zen lehenago dantza edo musika? Musika edo dantza? Horren batera doaz... Musika, azkenean, mugimendua da. Musika egin behar duzun bakoitzean mugimendua egiten duzu eta gorputza erabiltzen duzu".
Musikari bat baino gehiagori entzun diogu ez dakiela dantzan. Bai zera! Musika dantza da eta! Zer egiten du musikariak ez bada gorputza mugitu, gorputz atalak posizio desberdinetan kokatu erritmo eta musikalitatearen arabera? Bateria jotzea ez al da dantza egitea? Biolina jotzea dantza da! Tronpeta jotzea ere bai!