Orain arteko ekarpenak

Pierra Aguer, "Garat", Basaburian Arhanen bizi den Ziberuko dantzez mintzo

2014/05/22

Pierra Aguer, "Garat", Basaburian Arhanen bizi den Ziberuko dantzez mintzo
"La Danse Basque" (1981) liburuan argitaratu zen Pierra Ager "Garat Arhan" dantzari, dantza-maisu eta atabalari zuberotarrari Thierry Truffaut eta Errekaret apaizak egindako elkarrizketa hau. "Un temoignage: M. Aguer-Garat (danseur souletin)" izenburuarekin argitaratu zen, eta bertan Zuberoako dantza eta dantzariei buruzko hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu.

Gehiago irakurri

Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza

2013/02/26

Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzen artean batek marmutx du izena. Doinua ezaguna egiten da berehala, oso hedatua den kanta baten doinua baita: "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian eta "Es un muchacho excelente" kantaren doinu bera da Espainian. Nondik dator Uztaritzeko marmutx hori?

Gehiago irakurri 2

Iztuetaren txapinak

2009/06/26

Iztuetaren txapinak
Gipuzkoako dantzak egiteko utzi zizkigun argibide zorrotzek aditzera ematen zuten horiek egiteko, besteak beste, oinetako egokiak beharko zituela dantzariak. Dantza-maisuak behintzat txapin fin eta arinak zerabiltzala antzematen da honako argazki honetan. Juan Ignazio Iztueta dantza maisuaren dantzarako zapatilen argazkia Euskomedia fundazioaren digitalizazio lanei esker:

Gehiago irakurri

Brokel-dantza Bergarako besarkadaren urteurrenean, 1840an

2009/06/23

Brokel-dantza Bergarako besarkadaren urteurrenean, 1840an
1839 urtean elkar besarkatu zuten Espartero isabeldarrak eta Maroto karlistak Bergaran, lehen Karlistaldiari amaiera emanez. Hori gogoratzeko urteurren ospakizunak egin ziren ondoko zenbait urtetan. Lehenengo urteurrenean Jose Ignazio Iztuetari enkargua egin zioten dantza talde bat presta zezan eta brokel-dantza eraman zuen. 1840ko brokel-dantza horren programa topatu dugu Koldo Mitxelena Liburutegian eta hona ekarri nahi izan dugu.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua. Emakumeen izenen [...]