Dokumentuaren akzioak
Duguna izango dugu Euskal Jaian dantza-gonbidatu nagusia
2024 urte honetan bere sorreratik 75 urte betetzen ari den Iruñeko Duguna dantza taldea izango dugu Eibarko 59. Euskal Jaiaren dantza-gonbidatu nagusia. Iruindarrek jarriko dute dantzan Eibar asteburu osoan. Izan ere, larunbat arratsaldean Dugunako dantzari gaztetxoek eskainiko dute emanaldia Eibarko gaztetxoekin batera.
Igande eguerdian Duguna talde nagusia, Iruñeko festa ofizialetan udal dantza taldearen jantzian dantzatzen dena arituko da. Sanferminetako trokeo-dantzak eta urteko hainbat festetan egiten duten soka-dantza eskainiko dituzte. Eta igande arratsaldean, Euskal Jaiaren erromerian Dugunako musikariek osatzen duten Gathubi taldeak jarriko du musika nahi duten guztiek dantza dezaten.
Duguna Eibarko Euskal Jaian
Maiatzak 25, larunbata
18:30 Duguna eta Kezka dantza taldeetako gaztetxoen emanaldia Toribio Etxebarrian, Klub Deportibo aurrean.
Maiatzak 26, igandea
12:00 Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara.
12:30 Euskal Jaiko dantza jaialdia Untzagan Duguna dantza taldea eta Kezka dantza taldearekin.
17:30 Dantzaldia Untzaga Plazan Gathubi taldearekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19