Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.
Gaur egun Unesco-ren International Dance Council-eko presidentea da Alkis Raftis, eta 1987tik Athenas-eko Dora Stratou Dance Theatre famatuko presidentea ere bada. Dantza ikertzailea da eta bereziki Greziako dantza tradizionalaren alorrean egin ditu lan nagusiak.
Antzinateko Greziatik hasi eta Egipto, Bizantzio, Algeria, Japon, Otomania, Algeria edo Bretainako dantza irudiak biltzen lan handia egin du Alkis-ek, eta horrez gain, garai desberdinetan inprimatutako dantza irudien bilduma erraldoia jarri du sarean. Hona hemen zenbait irudi The Orchesis Portal webgunean aurki daitezkeen guztien erakusgarri:
Iturria: The Orchesis Portal