Aitor Asenjo txapeldun Zarautzen

2012/09/17

Pasa den irailaren 1ean ospatu zen Zarautzen XXIV. Aurresku Txapelketa eta V. Soinu Zahar Txapelketa, eta lorpen aipagarriak lortu zituzten beste behin ere dantzari elgoibartarrek. Mutiletan Haritz euskal dantzari taldeko kide den Aitor Asenjok lortu zuen txapela, Lezoko Beñat Asensio eta Errenteriako Jon Iriberriren aurretik.

Nesken Soinu Zaharren sailean ere goiko postuetan sailkatu ziren dantzari elgoibartarrak: Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasle den Andrea Arregik laugarren amaitu zuen, Haritzeko Arantxa Ferreirok bosgarren eta zazpigarren berriz Miren Astigarraga Inazio Bereziartuako ikasleak.

Beste behin ere dantza txapelketetan fin fin aritu dira, beraz, Haritz dantza taldeko kideak, eta baita gure harrobi diren Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleak ere. Ezin ahaztu gazteokin lanean horrenbeste ordu sartzen dituen Jon Lizarralde irakaslearen lana ere.

Zorionak eta eskerrikasko, eta jarraitu ezazuela gure taldearen izena modu horretan zabaltzen!