Ball de bastons de Cambrils – Cambrils (Tarragona)
Cambrils herrian ezagutzen dugun ball de bastons edo makila-dantzen aurreneko albistea 1907ko Kontzepzio jaietakoa da. Hain zuzen, Cambrilsen bizi ziren Montblanc aldeko bastoners (makil-dantzari) batzuek dantzatu omen zuten.

Àngel Vallverdú Rom 19 urterekin murgildu zen musika tradizionalean, aurrena gralla joaz, eta ondoren flabiol eta tamborinoa. Dantzaldi, kontzertu, grabazio eta abar luze baten hartu izan du parte, eta hainbat sari irabazi. Dantza tradizionalaren esparruan, ball de bastons bat baino gehiago sortu eta beste ugarirekin jo izan du, eta dibulgatzaile gisa, hainbat eta hainbat lan egin du Katalunian zehar.