San Lorentzo dantza taldea – Berriz (Bizkaia)

2014/05/14
San Lorentzo dantza taldea – Berriz (Bizkaia)

San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntza ezinbestekoaz. Gaurko dantzariak laugarren edo bosgarren belaunaldikoak dira.

Erregelak Durangaldeko soka-dantza baten izena da. Bere aurrendaria eta azkenkia ditu, eta hauek euren erakustaldia egin ohi dute sokan doazela. Herriaren batasunaren sinbolotzat jo izan da soka-dantza. Bestela, dantzari-dantza zikloaren piezaren bat ere eskainiko digute berriztarrek. 

German eta Jon Aldekoa Arriaga dira gaur egun San Lorentzo dantza taldearen txistulari nagusiak. Alejandro Aldekoaren semeak dira, aitarekin ikasitakoak eta, hariari segika, bere lekua hartutakoak San Lorentzo taldean. Germanek, gainera, Alejandrok izan zuen Berrizko txistulari ofizial postua ere betetzen du.