Gure Txokoa dantza taldea – Bera (Nafarroa)
Bera-ko (Nafarroa) Gure Txokoa taldea Gure Txokoa Kultur eta Kirol Elkarteko dantza taldea da. Elkartea 1931. urtean sortu bazen ere, lehendik bazegoen herrian beste dantza talde bat. Gaur egun 6 eta 28 urte bitarteko 120 dantzarik osatzen dute taldea. Berako dantzak (makil-dantza, bordon-dantza eta Berako aurreskua) egiteaz gain, Euskal Herriko beste hainbat pieza ere egiten ditu. Berako bestetako emanaldiak alde batera utzita, Euskal Herri guztian zehar hainbat saio eskaini ditu Gure Txokoak. 2015. urtean Salamankan burututako emanaldi baten ondoren, muga horiek handitzeko bidean dago elkartea. 2014. urtetik neska-mutilek, elkarrekin nahasian dantzaten dituzte Berako dantzak.