Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

2014/05/14
Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Hasiera-hasieratik txistulari eta dantzariek osatu dute Kezka, eta taldearen 56 urteko ibilbidean eskutik aritu izan dira.

Ezpata-dantzaren inguruan antolatutako dantza sorta bat eskainiko dute Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako dantzariek eta txistulariek. Euskal tradizioan ohikoak diren ezpata-dantzen figura desberdinak ikusteko aukera izango da. Batez ere, ezpata luzeak edo makilak elkarri eman eta sokak, kateak, borobilak, arkuak, arrosak, zintzarriak eta parrillak osatuz dantzatzen direnak, baina baita bestelakoak ere.

Andoni Altzibar, Iñaki Barua, Amaia Baglieto, Jose Migel Laskurain eta Roberto Altzerreka arituko dira txistulari eta atabalari lanetan.