Lesakako ezpata-dantzariak – Lesaka (Nafarroa)
Lesakako ezpata-dantzariena herriko gazteez osaturiko taldea da. Uztailaren 7an bakarrik dantzatu ohi dute, herriko San Fermin besten baitan. Egunean zehar, aintzinatik datozen eta belaunaldiz belaunaldi iragan diren dantza ezberdinak dantzatzen dituzte: ziharkakoa, zubigainekoa, esku-dantza, mutil-dantza, aurreskua ... herriko txistulari taldeaz eta musika bandaz lagunduta.
Dantzen jatorria zehazki zein den jakin ez arren, musika piezak Erdi Arokoak direla jakina da. Ezpata-dantzak izan arren, zintadun makilekin dantzatzen dira Lesakako dantzak nahiz eta uste den garai batean ezpatekin eginen zirela.