Feet Together Jump – Gloucestershire (Ingalaterra)

2014/05/14
Feet Together Jump – Gloucestershire (Ingalaterra)

Feet Together Jump, Costwolds eskualdeko Morris jigs dantzetan aditua den bikotea dugu. Dantza tradizionalak plazaratu eta estilo bereko dantza berriak sortzen dituzte.

Beraien jantziak 500 urteko Morris dantzen historian oinarrituta daude. Gurean Alex Merry dantzatuko da, orain gutxi, esaterako, Royal Albert Hall entzutetsuan aritu ondoren.

Stephen Rowley-k txirula eta danborra jotzen ditu nerabezarotik, 1970. hamarkadatik, hain zuzen ere. Costwold eskualdeko estiloan aritzen den esperientzia handiko Morris dantzaria da, gainera. Azken 15 urteetan, Morrisen eta Moriskoen arteko lotura ikertzen aritu da, eta lan horretan aitzindaria dugu. Era berean, Taborers Society-ko lehendakaria da.