San Bartolome de la Torreko dantzariak - Huelva (Andaluzia)
Ezpata-dantzei eskainitako aurtengo edizioan dakargu Ezpalak jaialdira Andaluziako talde bat estraineko: Huelvako San Bartolome de la Torre herriko danzaor-en taldea. Herrian bai San Sebastian (urtarrilaren 20an), bai San Bartolome (abuztuaren 24an) egunekin lotutako prozesioei laguntzeko dantzatzen da bertako ezpata-dantza.
Ezpata-dantza lau, sei edo zortzi dantzarik osa eta dantza dezakete, gehi beste buruzagi edo rabeador batek. Hau dantzarien kontrako norabidean aritzen da. Zenbaitetan, danzaor izaera aitagandik semearengana igaro izan da, baina gaur egun ez diote ohitura horri hertsiki eusten.
Dantzak zazpi mudantza edo zati desberdin izan ditzake, eta doinua flauta eta danborraz jotzen da.