Paloteo de Muelas del Pan – Muelas del Pan (Zamora)

2014/05/14
Paloteo de Muelas del Pan – Muelas del Pan (Zamora)

Muelas del Pan herria Gaztela-Leongo Zamora probintzian kokatzen da. Bertako makila-dantzaren arrastoak XVI. mendera arte garamatza, Gorpuzti eguneko prozesioetan Santisimoari laguntzeko dantzatu izan baita.

Gero, XX. mendearen amaieran ahaztua izateko arriskuan egon zen, baina gaur egun hain osasuntsu dirudi, non kultur-interesa duten beste 54 jai tradizionalen artean kokatu nahi duen Zamora eta Bragantza inguruko neguko maskaradei buruzko ikerketa batek. 

Mario Martínez Roncero tamborileroa Zamorako Alberto Jambrina edo Isabel Bernardo, musika tradizonaleko irakasleen ikasle izandakoa da. Zamorako lau paloteado garrantzitsuenetako bateko -Cañizalgoa- musikari ofiziala da, eta Muelas del Pan-go honetan ere sarritan jotzen du.