Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2016/05/09
Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

Iruñeko Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta Iruñeko udal talde gisa jarduten du urteko udal-ekitaldi edo protokolo-ekitaldi garrantzitsuenetan. Beste batzuen artean, beharbada, azken urteotako euren ekarpen garrantzitsuenetako batzuek San Blas eta San Joan bezpera eguneko soka-dantzak dira, edota Iruñeko ezpata-dantza, irailaren 25etik hurbilen egokitzen den igandean eta Aldapako San Ferminen omenez dantzatzen dena.