Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzan elkartu dira ardoa eta sagardoa

2022/04/05

Eltziegoko eta Astigarragako dantzarien arteko elkar-trukea igande honetan hasi da Eltziegoko dantzariek eta udal ordezkariek Astigarragara egindako bisitarekin. Uztailean, berriz, Astigar dantza taldeko kideak eta Astigarragako ordezkariak joango dira Eltziegora bisita itzultzera. Herrian zehar ka...

Gehiago irakurri

Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

2022/04/04

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberuko Boza Irratian iragarri zuten 2024rak...

Gehiago irakurri

Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/25

Txistulari eta dantza-maisu baztandarren segidan katebegi garrantzitsua izan da Jabier Larralde Ustariz (Arizkun, 1927-2022) baztandarra 94 urterekin hil da. 1927ko abuztuaren 30ean Enekonea izeneko etxean sortu zen. Amaren aldetik aitona txistularia izan zuen, Juan Leon Ustariz, besteak beste 1888...

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza eta berdintasuna Jaizkibel Konpainiaren bideo-forumean

2022/03/22

Andoaingo Axeri-dantzan, Oñatiko Korpus dantzetan eta Iurretako dantzari-dantzan  emakumeen parte hartzearen inguruko esperientziak kontatu dituzte Jaizkibel konpainiak antolatu duen Euskal dantza eta berdintasuna bideo-forumean. Axeri-dantza elkarteko,  Oñatz dantza taldeko  eta Iurretako da...

Gehiago irakurri

Tuterako San Joango paloteadoa Nafarroako dantzen atlasean

2022/03/21

Nafarroako Dantzen Atlasean txertatu duten azkenengoetako fitxa da Tuterako San Joango paloteadoarena; herri antzerkia eta dantzak biltzen dituen adierazpen kultural honen inguruko informazio xehea argitaratu berri du Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak . Zikloa osatzen duten dantzen inguruko aza...

Gehiago irakurri

Aukeranen Migratzaileak, emozioak eta galderak mugimenduan

2022/03/17

Migratzaileak dantza ikuskizuna sortu du Aukeran dantza konpainiak ; obra honen bidez migrazioaren inguruko emozioak eta galderak sorrarazi nahi dizkiote ikusleari. Donostiako Dferia azokan aurkeztu berri dute lana, eta datorren emanaldia Bilboko Loraldia festibalean izango da, hilaren 25ean, 19...

Gehiago irakurri

Martxoaren 8a irradakan dantzatuz ospatuko dute Begiraleak taldeko emakumeek

2022/03/02

"Dinamika berezia sortu da, belaunaldi ezberdinetako neskak elkartu baitira eta aspalditik dantzatu ez zuten emazte batzuk berriz hasi dira dantzan", adierazi digute Begiraleak taldeko kideek. Emakumeen Nazioarteko Egunean irradaka dantzatuko dute Donibane Lohizunen Begiraleak taldeko hainbat bel...

Gehiago irakurri

'Azken dantza maisua' dokumentala grabatzen ari dira

2022/02/25

Orain urtebete zendu zen Xabier Sarriegi Pasatxo  (1958-2021) dantza-maisu goierritarraren figura dago Mikel Alvarez Sarriegiren zuzendaritzapean grabatzen ari diren Azken dantza maisua dokumentalaren abiapuntuan. Tokian-tokiko dantzen transmisioaz arduratu diren dantza maisuen ereduaren bukaera...

Gehiago irakurri

Hilean behin erromeriak Durangoko Ezkurdia plazan

2022/02/17

Euskal dantza bultzatu eta jendeak dantzarako gunea izateko hilean behin erromeriak antolatzen hasi da Durangoko Udala. Pasa den larunbatean, otsailak 12, izan da lehen saioa Aiko taldearekin. Hilean behin erromeria izango da Ezkurdia plazako kioskoaren inguruan. Data batzuk zehaztu dituzte eta ...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

2022/02/15

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten denak egingo di...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com