Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Amaia Elizaran: “Emozioari formari baino garrantzi handiagoa eman diogu”

2022/01/25

Gorputza eta arimarekin ari da lanean Amaia Elizaran (Tolosa, 1992) oraingo honetan. Liam Ó Maonlaí ( 1964 , Dublin) musikari irlandarra lagun hartuta sortu du bere azken pieza: Arima. Arnasketa izan du lanerako tresna eta hortik dantzatzeko, mugitzeko beste era baten bila aritu da. Otsailaren 5e...

Gehiago irakurri

Joimo Aranzet: "Aitona dantzaria zen, ni ere aritu naiz eta orain semea eta alaba dabiltza"

2022/01/14

Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat gazteri ere, dantza ir...

Gehiago irakurri

Bilaka: Gernika

Getxo, Muxikebarri
2024/05/04 20:00

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/03

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek. Ohi...

Gehiago irakurri 1

2021 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2021/12/31

2021ak ere eman du berea eta oztopoak oztopo aurtengoa ere dantzan igaro dugu. Horren erakusle, hemen dituzue pasa berri dugun urtean eman dituen 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak: 10 albiste irakurrienak 1) Iruinkokoa 2021 (Iruinkokoa, zuzeneko emanaldia bertatik ikusi ahal i...

Gehiago irakurri

Juan Mari Beltran: “Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke”

2021/12/20

Herri musikari eskaini dio bizitza osoa Juan Mari Beltranek (Donostia, 1947); biltzen, sortzen eta zabaltzen. Haurtzaroan, Etxarri Aranatzen, heldu zien lehenengo musika tresnei eta familiarekin Donostiara mugituta hasi zen han eta hemen txistua astintzen. Dantza taldeetan musikari ibili zen gaztar...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain oholtzara itzuliko da

2021/12/07

Bi urteko etenaren ondoren Juan Antonio Urbeltzen, Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna eszenaratuko da datorren igandean Beasainen. Gerra karlista, ezinezko maitasuna edo neguko hotzak gutxi ez eta pandemiak ere bete betean harrapatu du Martin Zalakain abenturazale...

Gehiago irakurri

Dantzazaleentzako hainbat produktu izango dira Durangoko azokan

2021/12/02

Aldez aurretik hitzordua hartuta aurrez aurreko formatura itzuliko da Durangoko Azoka, eta aurtengoan ere dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat produktu kontsultatu eta erosteko aukera izango da. Azokan bertan erosteaz gain, online zerbitzua martxan da gaurtik hasita. Durangon b...

Gehiago irakurri

Miña nai, galiziar emigrazioaren istorio dantzatua

2021/12/01

Miña nai edo Ama gurea, Galizia eta Euskal Herria, bi lurraldeetako musika, erritmo eta dantzak taularatuko ditu Ibarra-kaldu taldeak abenduaren 4an, 19:30an, Herrien arteko Folklore Jaialdiaren barruan. Patxi Labordak pentsatu eta zuzendu du ikuskizuna, eta Ibarra-kalduko dantzari eta musikar...

Gehiago irakurri

Claude Iruretagoienak euskal dantzen eta jantzien inguruan eginiko lana saritu du Eusko Ikaskuntzak

2021/11/30

Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria saria jaso du Claude Iruretagoienak . Hamarkadatan euskal dantzen errepertorioa aberasten eta euskal jantzien inguruan eginiko ikerketan eginiko lana aitortu dio Eusko Ikaskuntzak . Azaroaren 26an izan da sari emate ekitaldia Baionako Herriko Etxeko saloian. Ekit...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan on Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com