Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kabalkada eta Paisola Idek! libertimendua Donapaleun

2009/03/13

Pasa den martxoaren 1ean Burgaintziren Kabalkadak hartu zituen Donapaleuko kaleak, eta Paisola idek! libertimendua eskaini zuten Kitzikazank antzerki taldearen eskutik herriko plazan. Hona ekitaldiaren bideo-laburpen bat eta argazki sorta bat.

Gehiago irakurri

Donapaleu Kabalkada 2009

2009/03/13

Kabalkada eta Libertimendua Donapaleun. Burgaintziko dantzari eta musikariek, eta Kitzikazank antzerki taldea. Irudiak: Arantza Uriguen. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Donapaleu, 2009-03-01.

Lantz Zortzikoa 2009

2009/03/13

Inauteri asteartea Lantz-en. Herriko kaleetan kalejira egin ondoren Lantzeko zortzikoa dantzatzen dute plazan. Irudia: Oier Araolaza. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Lantz, 2009-02-24.

Inauteri igandea Zalduondon

2009/03/11

Inauteri igandean, arratsaldeko 17.00etan abiatu da karnabaletako konparsa Zalduondon. Lazarragarren etxetik atera dira mozorroak eta musikak lagunduta kalejira ederrean egin dute herri osoaren itzulia. 2009ko otsailaren 22an Zalduondon ateratako argazki sorta.

Gehiago irakurri

Goizueta zagi-dantza 2009

2009/03/11

Inauteriak Goizuetan. Inaute asteartean, bazkalostean, mozorroak eta zomorroak herriko kaleetan dabiltza zagi-dantza eginez. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Goizueta, 2009-02-24.

Santanazaleen ordenantzen 500. urteurrena ospatuko dute Ordizian

2009/03/11

1509ko uztailaren 26an berritu zen Ordizian Santa Ana kofradia. Aurretik ba omen zegoen beste kofradia bat, eta hori berritu zen urte horretan. Bostehun urte beranduago ordiziarrek Santaneroen kofradiaren ohiturari eusten diote eta esku-dantza egiten dute urtero uztailaren 27an. Aurten, 500. urteurrena ospatzeko deialdi berezia egin dute santanazaleek.

Gehiago irakurri

Aurrez aurre ikusgarri berria aurkeztuko du Maritzuli konpainiak

2009/03/09

Claude Iruretagoienak zuzentzen duen taldeak lan berria aurkeztuko du datorren martxoaren 21ean Donibane Lohizunen, 21:00etan. "Aurrez aurre" du izena ikuskizun berriak, eta bertan helburu pedagogikoarekin berpizkundeko dantzen eta euskal dantzen arteko konparaketa lana burutu du Iruretagoienak.

Gehiago irakurri

Eibar: Santa Kurutz soka-dantza 2007 08

2009/03/09

Soka-dantza Eibarren, Santa Kurutz ermitaren aurrean Santa Kurutz jaietan Kezka dantza taldea eta Mandiola eta Gorostako baserritarren eskutik. Eibar, 2007-05-06.

Eibar: Santa Kurutz soka-dantza 2007 07

2009/03/09

Soka-dantza Eibarren, Santa Kurutz ermitaren aurrean Santa Kurutz jaietan Kezka dantza taldea eta Mandiola eta Gorostako baserritarren eskutik. Eibar, 2007-05-06.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com