Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Donostia 2009 San Joan dantza

2009/09/30

San Joan bezperan, ekainaren 23an, Donostiako Konstituzio plazan San Joan dantza. Gizon-dantza edo soka-dantzaren aurretik egin ohi du San Joan dantza Goizaldi dantza taldeak. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Donostia, 2009-06-23.

Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea

2009/09/28

Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun egokitu duen Dantzagunearen kudeaketa eta erabilerarako plangintza egiteko aholkularitza zerbitzua Dantzaz elkarteak gauzatuko du. Artelekun bertan egoitza duen Dantzaz konpainiaren jardueraz gain, Dantzagunearen beraren koordinazioaz arduratuko da Filgi Claveriek gidatzen duen lantalea.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2006 - Beasaingo Loinaz San Martin ezpata-dantza

2009/09/28

Loinazko San Martingo ezpata-dantza, Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen eskutik Eibarko Ezpalak dantza tradizionalen jaialdian. 2006an antolatu zen Ezpalak jaialdia lehen aldiz eta eta ezpata-dantzak izan ziren protagonista. Eibar, dantzan.com, 2006-05-28

Kaskarotak makil-txiki 2003 Ezpela

2009/09/25

Basauriko 31. Dantza Agerketan Ezpeletako Ezpela dantza taldeak eskainitako Lapurdiko inauterietako kaskaroten makila txikien dantza. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Basauri, 2003-09-20.

Donostia 2009 Gizon dantza

2009/09/25

San Joan egunaren bezperan, ekainaren 23an, Donostiako Konstituzio plazan gizon-dantza Goizaldi dantza taldearen eskutik. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Donostia, 2009-06-23.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com