Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Iruñea: San Lorenzo 2004 arku-dantza eliza aurrean

2009/11/14

San Lorenzoko dantzak Iruñeko San Lorenzoko elizaren aurrean 2004ko San Lorenzo jaietan. Arku-dantza. Irudiak: Ainhoa Larrañaga. Edizioa: Eire Vila. Iruñea, San Lorenzo, 2004-08-10.

Galdakao: soka-dantza 2009

2009/11/13

Santa Kurutz jaiak ospatzen dituzte Galdakaon, irailaren erdialdean. Bertako Andra Mari dantza taldeko kideek soka-dantza edo erregelak oso osorik dantzatzen dituzte festetako egun nagusian, irailaren 14ean. Hona aurtengo emanaldia. Irudiak: Eire Vila. Galdakao, dantzan.com, 2009-09-14.

Juan San Martin-en argazkiak GureGipuzkoan

2009/11/12

Gipuzkoako Foru Aldundiak argazki fondo zabala ari da sareratzen GureGipuzkoa webgunean. Oraingoan Juan San Martin euskaltzain, ararteko eta ikertzaile nekaezin izan zenaren argazki fondoa (6.000 irudi) sareratu du eta tartean badira hainbat dantza argazki interesgarri.

Gehiago irakurri

Berriz: soka-dantza 2009

2009/11/12

San Pedro egunez (ekainaren 29an) eta Santa Isabel egunez (uztailaren 2an) dantzatzen dituzte dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en. German Aldekoak egiten ditu txistulari eta gidari lanak. Irudiak: Eire Vila. Berriz, dantzan.com, 2009-06-29

Berriz: dantzari-dantza 2009

2009/11/11

San Pedro egunez (ekainaren 29an) eta Santa Isabel egunez (uztailaren 2an) dantzatzen dituzte dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en. Honako bideoan Dantzari-dantza osoa dago ikusgai. Kalejira eta udal-agintariei arkua, agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-dantza edo makil-jokoa eta txotxongiloa. Irudiak: Eire Vila. Berriz, dantzan.com, 2009-06-29.

Iruñea: San Lorentzoko dantzak 2004 Pasacalles

2009/11/10

San Lorenzoko dantzak Iruñeko San Lorenzo kalean 2004ko San Lorenzo jaietan. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Iruñea, San Lorenzo, 2004-08-10.

Itsasoarekin dantzan

2009/11/09

Itsasoa haserre dabil egunotan Kantauri aldean. Donostiako Paseo Berrian oldartzeko joera erakutsi ohi du eta olatuen-dantza ikusgarria izan ohi da. Hori gogoan hartuta Gorka Bravo argazkilariak Laura Gil dantzaria gonbidatu du Itsasoarekin dantza egitera.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2006 - Antioko ezpata-dantza

2009/11/09

Antioko ezpata-dantza, Zumarragako Irrintzi dantza taldearen eskutik Eibarren, Kezka dantza taldeak antolatutako Ezpalak dantza tradizionalen jaialdian. 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia eta ezpata-dantzak izan ziren protagonista jaialdi hartan. Eibar, dantzan.com, 2006-05-28

Lekeitio: Eguzki-dantza 2009

2009/11/06

Ekainaren 29an, San Pedro egunez, dantzatzen dute Lekeition andrazkoen soka-dantza hau, nahiz eta garai batean San Juan egunean egiten zen eta horregatik Eguzki dantza izenarekin ezagutzen da. Kaxarranka dantzatu ostean izan ohi da plazako saio hau. Irudiak: Eire Vila. Lekeitio, dantzan.com, 2009-06-29

Oñatiko Korpus dantzak Sección Femeninako neskek emanak

2009/11/05

1945ean Sección Femeninaren IX. batzarra egin zuten Bilbon eta Loiolako santutegian. Bertan, Oñati, Tolosa eta Azkoitiko Sección Femeninako dantzariek emanaldia egin zuten. No-Do-ko irudiotan, Sagar-dantza eta Oñatiko Korpus eguneko dantzak dantzatzen agertzen dira Sección Femeninako neskak.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com