Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Ezpalak 2006 - Debako San Roke dantza

2009/10/09

Debako San Roke dantza, Gure Kai dantza taldearen eskutik Eibarren, Ezpalak dantza tradizionalen jaialdian. 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia eta ezpata-dantzak izan ziren protagonista jaialdi hartan. Eibar, dantzan.com, 2006-05-28

Leire Ituarteren estreinaldia La Fundicion-en

2009/10/08

La Fundicion-en gauzatzen ari den egoitza programaren emaitza aurkeztera doa Leire Ituarte asteburuan. Urriaren 10ean eta 11an, 20.00etan bi pieza eskainiko ditu: "Look at me, Bang Bang" eta "Azul en tres actos".

Gehiago irakurri

Iurreta: Urrijena 2004 Erregelak

2009/10/07

Erregelak Iurretan 2004ko Urrijena festan. Bost urtetik behin eta urriko bigarren igandean ospatzen da Urrijena festa Iurretan. Herrian dantzari izan diren guztiak ateratzen dira dantzara eta denek batera egiten dute dantzari-dantza. 2009ko urriaren 11an ospatuko da berriz Urrijena Iurretan. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Iurreta, 2004-10-10.

Errusiako frontean soinua eta panderoa jo eta dantzan

2009/10/05

Horra lehen mundu gerrako argazki bitxi bat. Negu gorriak harrapatu zituen gudan errusiar eta alemaniarrak eta gorriak ikusi zituzten. Baina unerik okerrenean ere izaten da dantzarako beta.

Gehiago irakurri 3

Mikel Aristegi: "Emozioetaz aritzeko gaitasun berezia du dantzak"

2009/10/05

“Ezustekoa” lana aurkeztuko du datorren urriaren 10ean Mikel Aristegik Donostian. 1936an Hernanin fusilatu zituzten 200 lagunetako bat zen Julian Aristegui, Mikelen aitona. Aitarekin trajedia hura gogoratzeko egindako lana dago ikuskizunaren oinarrian. Urriaren 10ean eta 11an aurkeztuko da Unerwarttet - Ezustekoa Donostian, Antzoki Zaharrean.

Gehiago irakurri

Iurreta: Urrijena 2004 Dantzari-dantza

2009/10/05

Bost urtetik behin eta urriko bigarren igandean ospatzen da Urrijena festa Iurretan. Herrian dantzari izan diren guztiak ateratzen dira dantzara eta denek batera egiten dute dantzari-dantza. Irudietan 2004ko Urrijena ikusi daiteke. Bost urte pasa dira ordutik eta aurten ere ospatuko da Urrijena. 2009ko urriaren 11an izango da. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Iurreta, 2004-10-10.

Lanestosa: Danza de Varas 2005

2009/10/03

Arku-dantza edo Danza de Varas Lanestosan, abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean. Irudiak: Ainhoa Larrañaga. Edizioa: Eire Vila. Lanestosa, 2005-08-05.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com