Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

2009/12/30

Urtarrilaren 10ean abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak. Lasartikok helarazi dizkigu maskaraden datak eta horra egutegia:

Gehiago irakurri 6

Jota eta porrua - Leitza 2004 - Andra Mari dantza taldea

2009/12/24

2004ko maiatzaren 29an, Gadakaoko Andra Mari taldeak, Leitzako plazan egindako jota eta porrua. Irudiak: Ainhoa Larrañaga. Edizioa: Eire Vila. Leitza, 2004-05-29.

Ordizia: Santaneroen Esku-dantza 2009

2009/12/21

Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek Esku-dantza egin dute Santa Ana egunaren biharemunean, uztailaren 27an. Santaneroen Esku-dantza esaten zaio tradizio honi. Ordizia, dantzan.com, 2009-07-27. Irudiak: Eire Vila.

Legazpia: Ezpata-dantza 2005

2009/12/20

Ezpata-dantza Legazpin Santa Kurutz egunean, Sustraia dantza taldearekin eskutik. Irudiak: Aiert Ibarbia. Edizioa: Eire Vila. Legazpi, 2005-05-03.

Izurtza: dantzariak eta agintariak argazki zahar batean

2009/12/18

Astola aldizkarian ikusi dugu honako argazki hau. Izurtzan, XX. mende hasieran ateratako argazkia da. Dantzari talde bat herriko agintariekin ageri dira. Dantzariak trajez ageri dira, fraka, txaleko eta txaketa dotoreekin, txapela buruan, makilak eskuan eta txintxarriak belaun azpian.

Gehiago irakurri

Debako San Roke dantzaren DVDa aurkeztuko da larunbatean

2009/12/17

Abuztuaren 16an, San Roke egunean izaten da Debako San Roke dantzaren egun nagusia. Gure-Kai dantza taldeak eutsi dio ezpata-dantza horren sugarrari azken hamarkadetan. Bultzada handiago bat emateko Debako San Roke dantzaren kofradia sortu dute eta San Roke dantzari buruzko DVD bat prestatu dute. Larunbatean azken mende erdian San Roke dantza egin duten hainbat dantzari bilduko dira Debako ezpata-dantza berezi hori berriz dantzatzeko.

Gehiago irakurri

Andoain: Soka-dantza 2009

2009/12/17

Soka-dantza Andoainen, 2009ko ekainaren 24an, San Joan egunean. Axeri-dantza egin ondoren, bertan parte hartu dutenek egiten dute soka-dantza, axeri-dantzaren ekitaldiaren baitan. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Andoain, 2009-06-24.

Forua: Soka-dantza 2009

2009/12/16

Bizkaiko Foru herrian San Inazio egunez, uztailaren 31an, egiten du soka-dantza edo Buzturialdeko erregelak. Urdaibai dantza taldea arduratzen da eta 2009ko emanaldiaren irudiak dira hauek. Irudiak: Eire Vila. Forua, dantzan.com, 2009-07-31.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com