Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Altzürüküko maskaradak Mendikotan 1972 urtean

2010/02/18

Guregipuzkoa.net-en argazki sorta berriak sareratzen jarraitzen dute, eta oraingoan Javier Garayalde-ren argazkiak ari dira denon eskura jartzen. Horien artean aipatzekoa da Zuberoako Maskaradei buruzko argazki sorta eder bat, 1972. urtean Mendikotan ospatu zen maskaradan egindakoa. Eta baita hilabete batzuk lehenago Otsagabian egindako sorta bat ere.

Gehiago irakurri

Lesaka: Goitarrak inauterietan 2010

2010/02/18

Inauteriak Lesakan. Inauteri igandean, elurrak zuritzen ditu Auzoberri eta Endara auzoetako bazterrak eta Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arrautze-arrautze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean, kaskaineta edo kriskitinez lagunduz beraien dantzakera bizia. Auzoberri eta Endara auzoetan hartutako irudiak. Irudiak: Oier Araolaza. Lesaka, Goitarrak inauterietan, 2010-02-14.

Zortzikoa eta sagar-dantza Arizkunen

2010/02/17

Asteartita, inauterietako asteartea, Arizkunen eta ohi bezala, hartzaren eta mozorroen kalejiraren aurretik, sagar-dantzariak atera dira zortzikoa eta sagar-dantza dantzatzera. Horra zenbait argazki eta bideo.

Gehiago irakurri

Erromeriaren inguruko lantegia familia osorako Zumalakarregi musoean

2010/02/17

Ormaiztegiko Zumalakarregi musoean familientzat lantegiak antolatzen dituzte larunbat arratsaldetan. Datorren otsailaren 20an, 6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat "XIX. mendeko erromeria" lantegia egingo dute.

Gehiago irakurri

The Place-ra sartzeko sarrera-probak martxoan egingo dituzte Bilbon

2010/02/15

The Place Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 14an.

Gehiago irakurri

Debako San Roke dantza ETB2ko Forum-en

2010/02/12

Debako San Roke dantzari buruzko DVDa argitaratu du Gure-Kai dantzari taldeak eta horren inguruko elkarrizketa egin die David Barberok Andoni Iriondo eta Aitor Gonzalez dantzariei ETB2ko forum saioan. Forum, ETB2, 2010-02-11.

Idahoko lehen euskal dantza taldea

2010/02/12

Idahoko Emmett herritxoan 3.000 biztanle bizi ziren, horietatik %10 euskaldunak edo euskaldunen ondorengoak. 1939an hasi ziren dantza taldea antolatzen eta 1940an egin zuten aurkezpen ofiziala.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com