Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Jaiak eta generoa aztergai Gipuzkoan

2010/01/29

Gipuzkoako Forun Aldundiaren enkarguz, Gipuzkoako jaiak generoaren ikuspegitik aztertu ditu Farapi enpresak. Genero ezberdintasunak ohikoak direla festa guztietan ondorioztatu dute. Donostia, Irun, Lezo, Antzuola, Legazpi, Tolosa, Zumaia, Bergara eta Errenteriako jai ekitaldiak ikertu dituzte, eta tartean dantza ospakizunak ere aztertu dituzte.

Gehiago irakurri 1

Silio: La Vijanera 2008 (30')

2010/01/29

Silio Kantabriako herria da. Urteko lehen igandean ospatzen dituzte bertako inauteriak. Trapajones, Trapajeros, Hartza, la Pepa edo Zamarracoak dira pertsonaietako batzuk. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Silio, 2008-01-06.

Hartzaro 2010 Uztaritzen, inauteria eta sorkuntza eskutik

2010/01/29

Inauteriak, kultur programaketa zabal batekin eta tradizioa eta sorkuntzaren inguruan ekarpenak egiteko asmoarekin lotzen ditu urtero Hartzaro jaialdiak Uztaritzen. Hitzaldiak, erakusketak, musika eta dantza jaialdiak, eta inauteria bera datoz aurtengo Hartzaron. Hona Hartzaro 2010-en egitaraua:

Gehiago irakurri

Idoia Zabaleta eta Alicia Gomez - ETB2 Forum

2010/01/28

Alicia Gomez eta Idoia Zabaletari elkarrizketa ETB2ko Forum saioan David Barberon eskutik. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak dira. ETB2, Forum, 2010-01-28.

Dantza klasiko klasea Orlando Salgadorekin 2009 01

2010/01/28

Dantza klasikoko ikastaroa Gipuzkoako Dantzagunean 2009ko uztailean Orlando Salgado irakaslearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak Artelekun antolatutako ikastaroa. Dantzagunea, 2009-07-08.

Dantzaldia 2010: Bilbo dantzari begira jarriko duen jaialdia

2010/01/27

La Fundicion-ek Dantzaldia jaialdiaren XI. edizioa prest du dagoeneko. Mal Pelo, German Jauregi, Kafig edo Kukai dira 2010eko Dantzaldia jaialdian Bilbon ikusi ahal izango diren proposamenetako batzuk.

Gehiago irakurri

Tolosa: Bordon-dantza 2009 - 01

2010/01/27

2009ko San Juan egunean Tolosako bordon-dantzariek dantzatutako lehen San Juan zortzikoa dugu irudietan. Meza nagusia bukatu ondoren, dantzariak Santa Maria plazara irten eta San Juan zortzikoa dantzatzen dute txistulari eta musika banden doinuan. Dantzariak eskopetari taldeek inguratzen dituzte eta momentu horretan zortzikoaren doinuarekin batera botatzen dituzte tiroak. Hogeita bost dantzari ikus ditzakegu dantzan. Aurrena elizari bizkarra emanda kokatzen dira, lau banderillero aurrean, horien atzean kapitaina eta hamasei bordon-dantzariak eta azkena beste lau banderilleroak. Kapitainak eta bordon-dantzariek bordoi edo alabarda bidez elkartuta dantzen dute, kapitainaren gidaritzapean, lau ilaratan kokatuta. Zubien bidez desplazatzen dira zortzikoa dantzatzen duten bitartean eta noranzkoa aldatzen dute atzeko banderilleroak aurrean kokatuz eta alderantziz. Lau aldiz segidan dantzatzen dute zortzikoa, Tolosan nabarmentzekoa da, deia ez dutela dantzatzen, zuzenean hasten dira. Irudiak: Eire Vila. dantzan.com, Tolosa, 2009-06-24.

Legazpi: kapela-dantza 2007 18

2010/01/26

Kapela-dantza Legazpin, 2007ko Santa Kurutz jaietan. Santa Kurutz egunaren (maiatzak 3) biharamunean egiten da. Soka-dantza bat da kapela-dantza, eta horixe du berezitasuna, kapela bat buruan dantzatzen dutela. Legazpi, 2007-05-04.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com