Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun

2010/01/15

Datorren otsailaren 20 eta 21ean, Mazedoniako dantzen ikastaro bat izango da Altsasun, Sasko Anastasov dantza irakasle mazedoniorraren eskutik.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2007 Pauliteiros Miranda do Douro

2010/01/15

Miranda do Douro-ko (Portugal) Pauliteiros makila-dantzariak, Eibarko 42. Euskal Jaiaren barruan ospatutako Ezpalak, makil-dantza jaialdian. Eibar, dantzan.com, 2007-05-20

Inauteriak 2010: datak eta festak

2010/01/14

Abiatu dira lehen inauteriak (Beskoitzen adibidez), maskaradak elurrak eragindako astebeteko atzerapenarekin urtarrilaren 17an abiatuko dira, eta datozen egunotan han eta hemen helduko diote neguko festa koloretsuenari. Badatoz inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak, karnabalak,... Hona inauteri interesgarri sorta baten egutegia.

Gehiago irakurri 4

Zangotzako dantzak 2003 Rocamador

2010/01/14

Basauriko 31. Dantza Agerketan Zangotzako Rocamador dantza taldeak eskainitako emanaldia. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Eire Vila. Basauri, 2003-09-20.

Ezpalak 2007 Paloteado de Cortes

2010/01/14

Paloteado de Cortes, Nafarroako Grupo de danzas Yona de Cortes-en eskutik. Bigarren aldiz ospatu zen 2007an Ezpalak jaialdia Eibarren. Gai nagusia, makil-dantzak izan zirelarik. Eibar, dantzan.com, 2007-05-20

dantzan.com: 2009 urtea zenbakitan

2010/01/13

130.000 bisita izan ditu 2009. urtean dantzan.com-ek eta ia 400.000 orri erakutsi dira. Egunero 350 lagunek bisitatu dute dantzan.com. Hona hemen 2009 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak eta albiste, blog eta bideo ikusienen top10 zerrendak.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2007 Paloteados de Pipaón y Villabuena

2010/01/13

Paloteados de Pipaón y Villabuena, Gasteizko Indarra dantza taldearen eskutik. Makila-dantzak izan ziren Ezpalak jaialdiaren bigarren edizioko ardatza. Villabuenako paloteado eta Pajara pinta eta Pipaon-eko El Herrero eta Danza de palos eskaini zituzten Indarra dantza taldeko dantzariek. Eibar, Coliseo antzokia, Ezpalak, 2007-05-20.

Kukai 'Sorgiñeta" balletaren bertsio berri aurkeztuko du Euskadiko Orkestrarekin

2010/01/11

Datorren urtarrilaren 22tik 27ra, Euskadiko Orkestrarekin batera, Jose Olaizolaren 'Sorgiñeta' balletaren bertsio berria aurkeztuko du Kukaik. Jose Olaizolak 1950. urtean sortu zuen ‘Sorgiñeta’ ballet suite-koralaren bertsio berria osatu du Kukai Dantza Konpainiak, eta urtarrilaren 22tik 27ra bitartean emango du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Andra Mari abesbatzarekin batera.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Dantzan on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

Mila esker argibide guztiengatik Urtzi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com