Orain arteko ekarpenak

Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan

2026/03/11

Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan
Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan ; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko. Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA Argiaren me...

Gehiago irakurri

Zumatzeko maskaradak 2026: Joana Hoki eta Maider Larrori

2026/03/10

Aurtengo maskaradetako lehen egunean aurreko belaunaldiko dantzari taldeak egin zieten harrera sorpresaz aurtengo maskarada taldeari; tartean ziren Joana Hoki eta Maider Larrori. 2014ko maskaradetan beraiek izan ziren protagonistak: Hoki kautera rolean aritu zen eta Larrori gatuzain. Dantzan 7-8 urterekin hasi zen Larrori eta Hoki 14 urterekin. Jean Etxegoien izan dute irakasle eta egun Larrori bera ere irakasle ari da Iruriko dantza eskolan Etxegoienekin batera. Ostiralero elkartzen dira eta egun hiru talde ari dira dantzan. Maskaradetako lehen egunean Irurin izan zen lehen barrikada eta inork jakin gabe, 30-40 urte bueltan dituzten dantzariek osatutako aitzindari taldea dantzan agertu zen jantzi beltzekin. Hamar bat urte dira kalean dantzatu ez direla; puntuak buruan eta gorputzean ondo gordeta dituztela diote, baina indarra eta hatsa galdu dituztela. Gazteei harrera egin eta lekukoa pasatzeko modua izan da taldearen agerraldia. Ikusi dute gazteek talde ederra osatu dutela aurtengorako eta harro antzematen dira jarraipenak etenik izan ez duelako. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Joana Hoki eta Maider Larrori, Iruri, 2026-01-18.

Gehiago irakurri

Aretxabaleta 2026: Aurten gu be kintta

2026/03/10

1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko. “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977);  Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istorioarekin piztu zitzaiela, anarkista lituaniarraren "ezin badut dantza egin, ez da nire iraultza" esaldian pentsatzen hasita.

Gehiago irakurri

Aretxabaleta 2026 Aurten gu be kintta!

2026/03/09

Garai batean kintoen jaiak ospatzeko aukerarik izan ez zuten Aretxabaletako hainbat emakumek aurreskua plazaratu dute martxoaren 7an. 18-19 urteko aretxabaletarrek Santa Ageda egunean eta inauteri igandera arteko igande guztietan aurreskua ateratzeko ohitura dute; luzaroan, ordea, gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten; 2005era arte emakumeek ez zuten aukerarik izan. Horrela, aurten hainbat emakume elkartu eta “Aurten gu be kintta!” ekimena antolatu dute. Egun osoko egitaraua osatu dute eta arratsaldean aurreskua atera dute sokan, eta parte-hartzailek banan-banan dantzatu dira. Zegokiena baino urte batzuk beranduago izan bada ere, azkenean, plazan izan dute beren lekua. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Aurten gu be kintta!, Aretxabaleta, 2026-03-07.

Gehiago irakurri

M8 2026 Emakumeak irradakan

2026/03/09

Martxoaren 8a emakumeek irradakan ospatu dute; eskuetatik heldu eta borobilean elkarrekin dantzan eta kantuan. Barakaldo, Mungia, Zizurkil eta Andoainen Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta manifestazioekin batera emakumeek eskuz esku plazak hartu dituzte dantzan. Irradakak zirkuluan egiten diren dantzak dira; kantua, eskuen mugimenduak eta hanken erritmoa uztartu ohi dira. Euskal Herrian ez ezik, munduko hainbat tokitan ere egiten dira, zirkuluan dantzatzeak indar eta esanahi berezia baitu; eta horregatik, kultura askotan eta historian zehar, emakumeek irradakan dantzatu izan dira eta dantzatzen dira. Irudiak: Ibarra-kaldu, Arkaitz Pascuas, Eneko Iturbe, Uxue Ugartemendia. M8 Emakumeak irradakan, 2026-03-08.

Gehiago irakurri

Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Uthürri

2026/03/06

Irudi horiek Zuberoako Barkoxe Herrian, Txapela kartielan filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Bi dantzari heldu argertzen dira, hiriko jantziekin beztiturik. Bi horiek ez dira nornahi. XX. mendean, eta batez ere bi mundu gerlen artean, Zuberoan izan diren influentzia handiko dantza maisuak dira: Pierre Üthürri (1892-1975) eta Alexis Pikotxet (1891-1982). Lehenik, dantzari oso trebeak izan ziren bata eta bestea. Biak Martin Hegobürü-Heguiaphal dantza maisu famatuaren ikasleak izan ziren Lehen Mundu Gerra aurretik. Hegobüru, ainitzek Zuberoako dantza modernoaren aita bezala izendatzen dutena, XIX. eta XX. mendeen loturan eragin handia ukan zuen dantza maisua da. Hain zuzen, frantses armadako erregimentuetan ikasitako teknikaren erakarpenaren bitartez, bertako dantzek beste aurpegi bat hartu zuen garaian. Martin Hegobürü Montpellier hirian 81. Erregimenduan egona zen eta han dantza maisu izendatua izan zen. Bere aurretik jadanik Barkoxe herriak dantza eskola famatuak zituen: Guilcher-ek dioenez, Johañe Goieneix Gaztelondo auzoan eta plazan Saphiula etxean, aurkitzen ziren orduan erreferentziak ziren dantza eskolak. Hortik hurbil, Eskiulako Ezpelet etxean zegoen beste dantza eskolara joaiteko aukera zuten bertako gazteek 1880 inguruan (La tradition en Béarn et Pays basque français - 308 orrialdea). Horien segidan bere irakaskuntza hedatzeko aukera ukan zuen Martin Hegobürük. Dantza maisu izan zenetik, armadan irakatsitako zorroztasuna zaindu zuen eta aldi berean dantza garbi eta menperatua mantendu nahi izan zuen. Pikotxet eta Üthürri-k Lehen mundu gerra ondoren haien maisuaren segida hartu zutenean, bertako dantzari alde atletikoagoa eman zioten eta aldi berean dantzaren estetikari aldaketa garrantzitsua ekarri zioten: “Hegobürük irakatsi zuen tarte luzean, praktika militarretik zekarren estilo neurtua ezarri zuen Barkoxen. Hori guztia gazteriaren eskaeren gainetik egin zuen; izan ere, gazteek efektu ikusgarriagoen bidez nabarmendu nahi zuten. Bi gerren artean Pierre Uthürry eta Alexis Picochet-ek beren maisuaren lekukoa hartu zutenean, luzaroan eutsita egon ziren nahiak askatasunez agertu ziren. Mugimenduen marrazkiari eta posizioen zehaztasunari dagokienez kontzesio nabarmenik egin gabe, estiloak bilakaera izan zuen zabaltasunaren, goratasunaren eta erakustaldi atletikoaren norabidean”. (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) [fr] Aussi longtemps qu’Hegobürü à enseigné, il a imposé a Barcus le style mesuré qu’il tenait de la pratique militaire. Cela en dépit des sollicitations de la jeunesse qui brûlait de se signaler par des effets plus spectaculaires. Quand P. Uthürry et A. Picochet, entre les deux guerres, ont pris la suite de leur maître, les aspirations longtemps contenues se sont donné libre cours. Sans concession importante quant au dessin des mouvements et à l’exactitude des positions, le style a évolué dans le sens de l’ampleur, de l’élévation et de la performance athlétique.  (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) Irudi horiek gabatuak izan zirenean, 70 urtetik gora zuten bi protagonistek. Ez da hor agertuko lehen aipatutako dantza atletikoaren erakuspenik, bai aldiz XX. mendeko bi dantzari zuberotar nabarmen helduaroan dotorezia handiz dantzan. Bi jauzi dantzatzen ikusi ditzakegu. Lehenik Aintzina pika edo Marianak eta gero Ostalerrak. Bukatzeko jauzien urratsak banan bana erakusten dituzte hala nola sinple, pika, zeina eta ebats. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.   Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

2026/03/03

Markina-Xemeingo dantzak oinarri hartuta eta Nafarroa Behereko libertimenduen eredutik edanda Dibertimendue kaleratu dute markinarrek otsailaren 28an. Ezpata-dantzan irten dira dantzariak kalez-kale eta atzetik musikari, bertsolari eta kokoxen segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari helduek eta gaztetxoenek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Guztiz betea zegoen plaza Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek) hartu dute, udaletxe aurrean kokatu dira musikariak eta bertsolariak. Bi orduz aritu dira, bakoitza beretik eta dagokionetik, eguzki zein euritan. Dantzariek, txistularien doinura ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, saragi-dantza eta aurreskua eskaini dituzte; kokoxek eta bertsolariek, berriz, umorez eta zirtoz astindu dute plaza. Irudiak: Oier Araolaza. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

2026/03/02

Nafarroa Behereko libertimenduen ereduari tiraka eta herriko dantzak oinarri hartuta Dibertimendue plazaratu dute larunbatean (otsailak 28) Markina-Xemeinen. Ezpata-dantzan abiatu dute Markina-Xemeingo Dibertimendue, eurek Dibertimendue deitua. Dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariek egin dute segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari zaharrek eta gazteek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Jendetza batu zaie bidean eta plazara iristerako herritarrez eta inguruko bisitariez inguratutako plaza hartu dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek; hau da, Abarka antzerki taldeko gazteek. Musikariak eta bertsolariak udaletxe azpian kokatu dira eta denen artean 2 orduko saioa eskaini dute. Eguzki eta euri, inor ezta alde egin plazatik. Txistularien doinura aritu dira dantzariak; ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, zaragi-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte. Kokoxak zirti eta zarta aritu dira herri guztia astintzen eta bertsolariek ere hauspotu dituzte kokoxen esanak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Gehiago irakurri

Zer dira libertimenduak?

2026/02/19

Zer dira libertimenduak?
Dantzari, musikari eta zirtzilek herriaren itzulia eginda plaza hartu dute. Zapurrek, serio-serio, joko eremua markatu dute. Atzetik datoz banderariak, zigantak, basandereak... bolantak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Denak txandan ari dira plazan, bakoitza bere lekutik, dagokion tresna et...

Gehiago irakurri

Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak

2026/02/17

Irudi horiek 1963 grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek Zuberoako Altzürükü herrian. Ez dira hor maskaradak egiten ziren egunean grabatutako irudiak. Kasu honetan dantzariak jantzi eta haien dantzen demostrazioa egin zuten Ikertzaile bikotearen aitzinean. Bost dantzari agertzen dira eta bakoitzak aitzindari bat jokatzen du. Bazterrean bi emazte ikusten dira dantzariak begiratzen baina ez da musikaririk agertzen filmeetan. 00:35 Lehendabiziko dantza egiteko aitzindariak bi lerrotan daude. Alde batetik "galtzak": txerreroa, gatuzaina eta entseinaria. Bestetik "gonak": zamaltzaina eta kantiniersa. Formakuntza honek Gabota dantza oroitarazten du baina puntuen antolaketak, dantzaren estruktura musikala finkatzen laguntzen du. Hor Aitzina pika jauziaren doinua baliatuz dantzatua den koreografia da. Gauza harrigarria beraz, garai hartan eta gaur egun arte, jauziak borobilean dantzatzen baitira Zuberoan. Jauzi motzak direnean (Aitzina pika, Ostalersa, Larrabürrü…) errepikapena puntuekin dantzatzea da bertako ohitura. Gauza oso ez-ohikoa da beraz hor ageri dena, ez baita ohikoa izan jauziei halako koreografia-egitura ematea. 01:19 Formazio berdinarekin Gabota ematen dute dantzariek. Ez da dantza osoa ikusten, baina parte bat baizik. Zamaltzainak eta Kantiniersak "Pas français eta entrexat" puntua egiten dute aitzinera eta gibelera. Beste hiruek haien txandan errepikatzen dute. Horretan gelditzen da filmaketa. 01:36 Bost aitzindariak lerro batean, Barrikada edo Satan-dantzaren doinuarekin egiten duten dantza dugu hor. Lehenik taldeko puntua ematen dute eta bukatu bezain laster, txerreroa doa bakarkako dantza egitera. Irudia moztu egiten da eta ondoren zamaltzaina bakarrik dantzan ari dela ikusi daiteke. Bitartean Aitzindariak banan-banan dantza egin dutela pentsa daiteke. Bukatzeko berriro taldeko puntua ematen dute bost aitzindariek. 02:49 Hemen Godalet dantza ikusi daiteke. Aitzindariak zirkulu erdian daude eta horren erdian basoa dago lurrean pausaturik. Ezkerretik eskuinera ordenu honetan kokatuak daude dantzariak: entseinaria, txerreroa, gatuzaina, kantiniersa eta zamaltzaina. Baso gaineko puntuei dagokionez, entseinaria, txerreroa eta gatuzainarena baizik ez dira ikusten. Nahiz eta bukaera ez ikusi maskaraden tradizioan ohizko moduan egiten den bezala, dantza zamaltzainaren puntuarekin bukatzen dela suposatu daiteke. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpania. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n  Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko [...]

Dantzan - Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( [...]

Dantzan - Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan - Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak [...]

Dantzan - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan - Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago [...]

Dantzan - Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan - Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane, Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa [...]

Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160