Orain arteko ekarpenak

Hondarribia dantzan, maiatzeko hitzordua dantzaren bueltan

2026/05/14

Hondarribia dantzan, maiatzeko hitzordua dantzaren bueltan
Hondarribiak maiatzaren 12tik 24ra Hondarribia Dantzan ekimena hartuko du, herriko dantza talde eta eragileek sustatutako egitarauarekin. Dantza herrira hurbiltzea eta belaunaldiak elkartzea helburua du azken urteetan Kemen dantza taldeak bultzatzen duen ekimenak. Egitaraua maiatzaren 12an hasiko...

Gehiago irakurri

Haatik: Ioi

Haatik: Ioi
*Hernaniko 2026ko Uda Parkean - uztaileko egitarauaren barne. Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz. Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz. Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira. Fitxa artistikoa:  Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik Espazio Sonoroa: Manu Gaigne Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu Eskenografia: Ikerne Giménez Jantzitegia: Ramón García Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Hernani, Ave Maria Parkea
2026/07/25 17:00

Gehiago irakurri

Haatik: Ioi

Haatik: Ioi
*Amorebieta-Etxanoko 2026ko Karmenak eta Santanatxu jaien barne. Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz. Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz. Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira. Fitxa artistikoa:  Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik Espazio Sonoroa: Manu Gaigne Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu Eskenografia: Ikerne Giménez Jantzitegia: Ramón García Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Amorebieta-Etxano, Herriko Plaza
2026/07/23 18:00

Gehiago irakurri

Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak

2026/05/12

Irudi horiek 1963an grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Urte honetan, Pierre Bordazarrek idatzi zuen Zantxo Azkarra pastorala, Gotainen aurkeztua izan zen uztailaren 28an eta agorrilaren 4ean. Bi emankizun horien aurretik egina izan den entsegu bat ikusi dezakegu irudietan. 00:25 Pentze baten erdian gertaldirako antolatua izan den taulada bat dago. Bi aktore, makila eskuan, haien papera gogoratzen ari diren bitartean, taula gainean, dantzari batek puntu zonbait, doi doia, agertarazten ditu. Bere aurrean, eskaileren beherean, beste hiru gizon daude hari begira. Ondoko irudian, lehengo bi aktoreak haien lanetan segitzen duten bitartean, bi dantzari eskaileraren behekaldean, puntu zenbait prestatzen ari direla dirudi. Dantzari horiek Pastoralaren Satan-dantzariak dira. Bat batean atorra zuria duena, entrexantak eginez eskailerrak igotzen saiatzen da. Hortik aurrera, eskailerak atentzio guzien zentroa izanen dira. Gora, behera, denak daude helburu berdinarekin: entrexantekin eskailerak igo. Aurreko dantzaria berriro saiatzen da, laster bere dantzakideak lagundurik. Goraino igotzea lortzen badute ere, ez da zailtasunik gabe. 01:22 Bigarren parte batean, orain arte aipatu ditugun Satan-dantzariak, haien puntu segiden entsegua egiten ikusi daitezke. Plano desberdinetan grabatuak dira baina gehienetan atzekaldetik. Hemendik aitzina ikusten diren irudiak polikiago grabatuak dira. Musikarik entzuten ez bada ere, Satan-dantzarena da hor baliatzen dutena. Horrek esan nahi du puntuak AA/BB/A’A’/B’B’ egiturarekin antolatuak direla, nahiz eta irudi horietan ez den puntu segida oso bat ere agertzen. Hona hemen, erakusten dituzten puntu desberdinak: 01:22 - 02:02 Lehen puntua: Hemen bi lehen puntuak loturik ikusten dira. Segur izan gabe ere, badirudi horren ondotik datorrena, dantzaren segida eta bukaera direla, dantzariek frejat doblearekin puntua amaitzen dutenean. Irudietan parte bat falta bada ere, dantza berdina osatzen duten puntuak direla pentsatu daiteke: Pas mignon eta moucheté Tombé - entrexat eta moucheté Pas de té (atzera), frejat bakun Bi frejat doble (puntua bukatzeko)   02:02 - 02:35 Bigarren puntua (eskaileretan): Lehen ikusten zen moduan, eskailerak baliatuz egiten da hurrengo puntu segida. Taula gainera iristen diren bakoitzean, tombé puntua baliatzen dute bi dantzariek, itzuli erdia emanez, aurrera begira kokatzeko. Entrexatak (eskailerak igotzen) Tombé luzea   02:35 - 03:06 Hemen eta azken aldiz, ikusi daiteke eskaileren inguruan egiten duten dantza osoa. Zolan hasita, lehen puntu bat emaiten dute eta horren ondotik, orain arte hainbat aldiz saiatu zuten moldean, entrexata batekin maila bana igotzen dute, taula gainera iritsi arte eta puntua ohikoa den moduan segituz: Pas français - moucheté eta entrexat Entrexatak (eskailerak igotzen) Tombé luzea   03:07 - 03:47 Hirugarren puntua: Puntu multzo hori, askotan aipatutako Bürgübüru puntua da. Batixta Ager Bürgübüruk sortu zuen Satan-dantza horrek bazuen, dudarik gabe, arrakasta handia, garai hartako dantzarien artean. AA: Pas français eta bi frejat bakun BB: Fouetté - entrexat AA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun BB’: Pirouette, bi frejat bakun (bi frejat doblekin bukatzen da puntua)   03:47 - 04:16 Laugarren puntua: Puntu hori hasieran deskribatua den puntuaren errepikapena da. Ondoren datorren fuetté horren segida ote den ezin da segurtatu ikusten denarekin. Pas mignon eta moucheté Tombé - entrexat eta moucheté Fouetté   04:16 - 04:36 Bosgarren puntua: Hor ere badirudi puntu horiek dantza berdinaren parte direla, naiz eta ez diren parte guztiak ikusten irudietan. Pas français eta moucheté Erresta eta moucheté Pas français (atzera) - moucheté eta entrexat Frejat doble   04:51 - 05:19 Seigarren puntua: Segida horrekin bukatzen da bi satan-dantzarien demostrazioa. Aldi honetan ere ez dira parte guztiak ikusten, baina frejatekin bukatzen denez, badakigu puntuaren bukaera agertzen dela hor. Tombé à gauche Gabota puntua eta pas russe Frejat doble   Entsegua bukatu da eta Guilcher senar-emazteen aurrean antzeztokiaren prestakutzak egiteko momentua etorri da. Deabrua prest da. Laster pastorala hasiko da. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

4.000 herritar borobilean dantzan Erevan-en

2026/05/07

“Goazen dantzara!” lelopean, 4.000 dantzari elkarri eskutik helduta dantzatu dira Erevan-en, Armenian, Dantzaren Nazioarteko egunean. "Borobilean egindako dantza batasunaren ikurra da" adierazi du Artur Gasoyanek, Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionaleko zuzendariordeak. “Gure nazioak kulturaren inguruan batu behar du, eta dantza da nazio-identitatea hobekien ordezkatzen duen adierazpidea” adierazi du Avag Hambardzumyan antolaketa-taldeko kideak.  Izan ere, Errepublikaren Plazan dantzatu den Kochari (Armeniako dantza tradizionala) erraldoiaren helburua gizartea dantzaren inguruan biltzea izan da. Estatu mailako taldeak, hezkuntza-erakundeak, folklore-taldeak, eta Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionalari zein Armeniako Dantzarien Batasunari lotutako erakundeak izan dira bertan. Kochari, Harskhane eta Arzumani bezalako dantza tradizionalak dantzatu dituzte. Armeniako dantza tradizionala sustatzeko eta gizartean zabaltzeko asmoa duten kultur ospakizunen barruan, bigarrenez egin da ekitaldi hau. Irudiak: Armenpress, 2026-04-30

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2026 Eibar

2026/05/05

Herriz herri dantza kalera atera eta herriak dantzan jartzen dira apirilaren 29aren bueltan mundu osoan. Eibarren apirilaren 24an ospatu dute herriko dantza elkarte, talde eta eskolek Dantzarne Eguna. Untzaga plazan bildutako ehunka dantzariek eta milaka herritarrek dantza bizitzeko modutzat aldarrikatu dute eta dantza adin, estilo eta gorputz guztiek partekatzen duen adierazpen modua dela jarri dute agerian. Kezka dantza taldea, Eibarko Udal Dantza Eskola, Kaxa, Koa, Kubantzari, Esti Dantza, Pagatxa, Ballet Eibarres eta Untzagako jubilatuak aritu dira hamaika dantza moldetan, hala-nola: euskal dantza, ballet, urbano, garaikidea, latinoa, liriko, hip-hop, fitnes, break, akrobaziak, klasikoa, koreografia garaikidea, dantza-teatroa, flamenkoa, heels, salsa, bachata, komertziala, saloi-dantza eta sevillanak. 1250 lagun aritzen dira dantza elkarte, eskola eta akademietan Eibarren astero dantzan eta horiek dira Dantzaren Eguneko protagonistak eta milak lagunek betetzen dituzte plazako harmailak eta bazterrak gorputzen eta dantza-moduen aniztasunaren erakustaldi erraldoian. Irudiak: Teo Arrizabalaga, Edurne Zenarruzabeitia, Ekain Gallastegi, Oier Araolaza. Edizioa: Idoia Lahidalga. Eibar, Dantzaren Nazioarteko Eguna, 2026-04-24.

Gehiago irakurri

Taillerrak, hitzaldiak eta Urbeltzi omenaldia Hiruak Dantzanen itxieran

2026/05/04

Taillerrak, hitzaldiak eta Urbeltzi omenaldia Hiruak Dantzanen itxieran
Leinua elkarteak antolatutako “Hiruak Dantzan” egitasmoak 2025-2026 zikloari amaiera emango dio maiatzean, Mugerre eta Hiriburun egingo diren hainbat jarduerarekin. Urte osoan zehar garatutako programaren itxiera izango da, eta dantza zaleei zuzendutako egitarau trinkoa prestatu dute: tailerrak, ...

Gehiago irakurri

Dantzaren Eguna: Dantza, gorputz hizkuntza

2026/04/29

Apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko Eguna dugu, dantzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna. Gizaki guztiok dugu dantzatzeko gaitasuna, hitz egiteko dugun bezala. Baina horrek ez du esan nahi mundu osoko pertsonok elkar ulertzen dugunik dantzan. Izan ere, ahozko hizkuntzekin gertatzen den bezala, dantzak ere bere kodeak, formak eta sistemak ditu. Kode horiek partekatzen ez baditugu, nekez ulertuko dugu elkar. Beraz, dantzaren unibertsaltasuna ez da komunikazio automatikoa, baizik eta komunikatzeko gaitasun unibertsala. Dantza, gainera, gizaki guztioi dagokigun adierazpen forma da, eta bai norbanakoan bai komunitatean eragin handia du: gorputza, memoria eta koordinazioa lantzen ditu, eta aldi berean, pertsonak elkartu eta komunitateak sendotzen laguntzen du. Gurean, gorputz-hizkuntza horri euskal dantza deitzen diogu. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Dantzaren Eguna: Dantza, gorputz hizkuntza, 2026-04-29.

Gehiago irakurri

Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala

2026/04/28

Irudi hauek Zuberoako Barkoxe herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1962an. Agorrilaren 5 eta 12an eman zuten bertan herriko seme izandako Pierre Topet Etxahun Barkoxeren omenezko pastorala eta filmeak egun horietako baten irudiak erakusten dizkigu. 00:23 Hasteko, herria aurkezten digute irudiek eta berehala Pastoraleko desfilea ikus dezakegu. Esan genezake egungo pastoraletan baino arrandia handiagoa duela karrika-inguruak. Kabalkada ere dei geniezaioke, izan ere, arizaleak zaldi gainean edo karrosetan doaz, artzainak salbu. Musikariak gurdi gainean datoz hasteko eta banderariak zaldi gainean, Zuberoko eta Frantziako banderak astintzen (euskal ikurriña ere ikusiko dugu gero).Sujeta (Pierre Xerberok jokatu zuen Pierre Topet Etxahunen errola) eta bere emaztea (Gracie Pellento, Raymond Epherrek jokatua) ere zaldi gainean ikus ditzakegu. Ondotik, soldaduak, herriko Meraren papera jokatzen duena (Pierre Etxebarne) eta jaka gorriz beztituak diren bestelako arizaleak. Artzainak datoz gero, ardi saldoarekin, oinez. Satanak idiek tiratutako  gurdi apaindu batean. Apaiza, artzapezpikua eta aingeruak zaldiz tiratutako beste batean… Karrika nagusitik herriko plazara heltzen ari da desfilea herritarren begiradapean. 01:53 Eszenatokira heltzen ari da taldea. Musikariak batetik eta errejenta (Germain Lexardoi) bestetik. Arizaleak datoz atzerik, banderariak, suitzarra, eta gainontzeko jokalariak. Urdinak alde batera doaz eta gorriak bestera. 02:05 Jelkaldi batean Etxahun eta bere emazteagaia ageri dira. Emakumezko errola jokatzen duenak ez du makilik eskuan. 02:19 Satanak dantzan. Pastoral honetan Luis Ibar Estekahandi, Jean Pierre Uthürri, Dominika Lagune eta Alexis Artzanuthurri aritu ziren satan. Honako honetan, Jean Pierre Uthürri (Barkoxe, 1928) eta Alexis Artzanuthürri (Barkoxe, 1923) ageri dira dantzan. Haien dantza-maisuek, Alexis Pikotxet (1891) eta Pierre Uthürri-k (1892) izendatu zituzten pastoral honetan satanen rolak egiteko, nahiz eta 34 eta 39 urte zituzten garai hartan, gazteagoak ziren dantzari batzuk baino trebeagoak omen zirela eta.Nahiz eta filmazioak ez dituen dantzen parte guztiak agertarazten satan-dantza bikoitza dantzatzen agertzen dira hemen, erran nahi baitu AA/BB formako estruktura musikala segituz antolatuak diren bi puntu segida dantzatzen dutela. Aurrera eta atzera doan puntuaren lehen partea ez da osorik ikusten baina bere errepikapena bai.  Pas Francais - Zeina Zankogibel - Frijat bakuna Aldeetaruntz berriz honakoa egiten dute: Antrexat - tombé (x4) Bigarrengo puntua ez da osorik ikusten. Nabarmentzekoa iruditzen zaigu Barkoxen ohitura handia izan duen kokot urratsa egiten dutela, eszena aitzin-aitzinean.02:50 Pastoraleko beste zenbait jelkaldietako sarrerak eta jokoak ikusten ahal ditugu. Bigarren eta hirugarren jelkaldietako irudiak ageri dira. Etxahun Barkoxeren arimaren heriotzarena, besteak beste, bere neska-lagun Mariaren maitasunari uko egin behar dionean. 3:46 Laugarren jelkaldia Santa Grazin gertatzen da eta artzainak agertzen dira eszena gainean irudi harrigarria utziz. Artzainetako bat eskalanpoinak oinetan dantzan hasten da. …biga, beste biga, ebats. sinple (4etan) — Fouetté brisé eginez dantzatzen du Irudian moztura bat dago une batez. Plano berrian dantzan jarraitzen du artzainak: …sinple — Fouetté brisé eginez pika, sinple, pika, hiru antrixat 4:15 Pastoraleko jelkaldi gehiago ikus ditzakegu ondotik, zazpigarren eta zortzigarrenaren irudiak hain zuzen ere. Historio bitxia da bi jelkadli hauetakoa. Emazteak Etxahun tronpatu du beste gizon batekin. Etxahunek, apaizarena eginez, bere emaztea konfesatzen du. 4:36 Sataneriaren beste agertze bat. Kasu honetan Jean Luis estekahandi “Lulu Ibar” iruditu zaigu dantzaria. Oraingoan ere AA/BB formako estruktura musikala segituz, Pas Francais, zeina, antrixat eta eskuinera zein ezkerrera egindako brisé urratsez osatutako puntua egiten du.  4:57an Laugarren satana agertzen da, zeinatzez eta antrixatez osatutako puntuak josten. Frijat doble bat ere egiten du amaitzeko, kamarak planoa galdu aitzin. 05:08 Pastoraleko 11 eta 12. jelkaldietako irudiak ikus ditzakegu ondotik. 12. jelkaldi horren baitan berriz ere sataneria agertzen da eszena gainera (5:33) Berriz ere Jean Pierre Uthurri eta Alexis Artzanuthurri ditugu dantzari. Satan puntuko aitzinerunzko urratsak erakusten dizkigu filmak: Kokoten aurrerako urratsa, Pas Francais, Zeina, Antrixat, Fouetté brisé… 10 segunduko eskaseko filme zatia da. 05:44 Publiko zabalaren planoak eta pastoral-jokoen irudi gehiago ikus ditzakegu segidan. 06:19 Azken sataneria baten puntuak. Satan doblea egiten dute oraingoan ere. Lehenengoa moztua agertzen zaigu: …Zeina, Kokot, Frijat doblea Aldeetaruntz: Antrixat brisé (x4) Bigarren satana honela hasten da: Aurreruntz: Pas Francaise, antrixat. Antrixatekin itzuliz, Frijat bakuna (x2) Aldeetaruntz: Tombé, brissé, antrixat bakuna  Baina berehala planoa mozten da eta azken puntu bat ematen ageri da dantzaria. Zankogibel eta bi Frijat doble tokian, amaitzeko. 6:58 Pastoraleko 20. jelkaldiko irudiekin —artzainak artaldearekin oholtza gainera igotzen direnekoarekin— amaitzen da filmaketa. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa  Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal  Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.     Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976  Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak

Gehiago irakurri

Crystal Pite dantzari kanadarrak idatzi du 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko Mezua

2026/04/25

Crystal Pite dantzari kanadarrak idatzi du 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko Mezua
Gorputzak hitzik gabe ere mundua ulertu, sentitu eta adierazteko duen gaitasuna aldarrikatu du Crystal Pite- ek ( Terrace, Kanada 1970) 2026ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuan .  Dantza gizakiaren izaeraren parte sakona dela dio. Sufrimenduak, indarkeriak eta ziurgabetasunak markatutako g...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/19

Mila esker aitor informazioagatik.

Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/29

Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa

Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”

2020/09/18

Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]

Dantzan - Jira galduaren bila

2020/04/05

https://www.youtube.com/watch?v=EVE0gbEQims

Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/04/01

Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]

Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/23

Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?

Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]

Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]

Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.