Dokumentuaren akzioak
Hondarribia dantzan, maiatzeko hitzordua dantzaren bueltan
Dantzan
Hondarribiak maiatzaren 12tik 24ra Hondarribia Dantzan ekimena hartuko du, herriko dantza talde eta eragileek sustatutako egitarauarekin. Dantza herrira hurbiltzea eta belaunaldiak elkartzea helburua du azken urteetan Kemen dantza taldeak bultzatzen duen ekimenak.
Egitaraua maiatzaren 12an hasiko da Arma Plazan ikusgai egongo den jantzi erakusketarekin, inauteri garaiko jantziak ardatz hartuta. Maiatzaren 20an, Thierry Truffaut-ek “Ihauteri: ilunetik argira” hitzaldia emango du 19:00etan. Hitzaldia Dantzan Ikasi programarekin elkarlanean antolatu da.
Hurrengo egunean, Bakioko inauterien berpiztea azaltzen duen “Anarru egune” dokumentala eta mahai-ingurua izango dira Kultur Etxean. Dantzak ere protagonismo berezia izango du, nola ez: maiatzaren 22an Kemen Dantza Taldearen emanaldia izango da Santa Maria Madalenan, eta 23an Euskal Herriko hainbat taldek parte hartuko dute agertoki berean.
Amaiera borobila emateko, maiatzaren 24an Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Goizeko 11:00etatik aurrera kalez kale ibiliko dira Adaxka (Kemen dantza taldea), Lurra Dantza Taldea, Begiraleak Elkartea, Hondarribiko musika eskolako dantzariak eta Oiartzungo erraldoiak. 12:30ean Arma Plazan egingo den agerraldiarekin eta arratsaldeko 16:00etako erromeriarekin itxiko da egitaraua.
Programa
Maiatzak 12-24
- Jantzi erakusketa. Inauteri garaiko dantza, tradizio eta jaien jantziak - Arma Plazan
Maiatzak 20
- 19:00 Arma Plazan. Hitzaldia: "Ihauteri: ilunetik argira" Thierry truffaut.
Maiatzak 21
- 19:00 Kultur etxean. Dokumentala eta mahai-ingurua "Anarru egune"
Maiatzak 22
- 19:30 Santa Maria Madalenan. Kemen dantza taldearen dantza emanaldia.
Maiatzak 23
- 19:00 Santa Maria Madalenan. Dantza Euskal Herriko hainbat dantza talderen emanaldia.
Maiatzak 24
Dantzari Txiki Eguna: Adaxka (Kemen dantza taldea), Lurra Dantza Taldea (Urretxu), Begiraleak Elkartea (Donibane Lohitzune), Hondarribiako musika eskolako dantzariak, Oiartzungo erraldoiak.
- 11:00etatik aurrera. Herrian zehar
- 12:30 Dantza agerraldia. Arma Plazan
- 16:00 Erromeria. Santa Maria Madalenan

Dokumentuaren akzioak


