Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Taillerrak, hitzaldiak eta Urbeltzi omenaldia Hiruak Dantzanen itxieran

Dokumentuaren akzioak

Taillerrak, hitzaldiak eta Urbeltzi omenaldia Hiruak Dantzanen itxieran

2026/05/04 08:00
Taillerrak, hitzaldiak eta Urbeltzi omenaldia Hiruak Dantzanen itxieran

Dantza taillerra. Argazkia. Leinua

Leinua elkarteak antolatutako “Hiruak Dantzan” egitasmoak 2025-2026 zikloari amaiera emango dio maiatzean, Mugerre eta Hiriburun egingo diren hainbat jarduerarekin. Urte osoan zehar garatutako programaren itxiera izango da, eta dantza zaleei zuzendutako egitarau trinkoa prestatu dute: tailerrak, dantzaldiak, film emanaldiak, hitzaldiak eta omenaldiak, gehienak doakoak eta publiko orokorrari irekiak.

Maiatzaren 16an eta 17an Mugerren izango dira lehen hitzorduak, Arratiako jota tailerrarekin eta Aikopeko taldearekin egingo den euskal dantzaldiarekin. Jotaren ikastaroan jota hobeto ulertu eta bere egitura erritmikoak azaldu, zehaztu eta esperimentatuko dira Larraitz Artetxe, Uxue Zarate, Josu Zarate eta Sabin Bikandik  gidatutako tailerrean. Ondoren, maiatzaren 23tik 25era Hiriburuk hartuko du lekukoa: Dantza filmaren proiekzioak (maiatzak 23 eta 24), dantza gaskoien tailerra Dominique Lorantek animaturik eta “Han hemengo dantzaldia handia” ekitaldia (maiatzak 24) izango dira, azken horretan Leinua Txaranga eta Duo Pèth-en parte-hartzearekin. Egun berean Juan Antonio Urbeltzi omenaldia egingo diote Leinuak, Maritzulik eta Hiriburuko Herriko etxeak.

Amaiera ekitaldiak maiatzaren 25ean izango dira: Larrain dantza tailerrak goizez eta arratsaldez, Nadine eta Roger Goieenetxek animatuta. Arratsaldean Jon Iruretagoienaren hitzaldia, Zuberoko dantza modernoaren inguruan. Horrela, Hiruak Dantzan egitasmoak urteko zikloari bukaera emango dio, dantzarako eta elkartzeko hainbat aukera eskainiz, Leinua elkartearen gidaritzapean.

Hiruak Dantzan 2026 Maiatza

Maiatzak 16: Mugerre

  • 15:00 – 18:00: Arratiako jota tailerra (1. zatia). Irakasleak: Larraitz Artetxe, Uxue Zarate, Josu Zarate eta Sabin Bikandi.
  • 20:00 – 22:00: Euskal dantzaldia Aikopekoarekin. Musikariak: Argi Zameza (kantua, panderoa), Aitor Furundarena (akordeoia, kantua), Sabin Bikandi (txistua, xirula)

Maiatzak 17: Mugerre

  • 10:00 – 13:00: Arratiako jota tailerra (2. zatia). Irakasleak: Larraitz Artetxe, Uxue Zarate, Josu Zarate eta Sabin Bikandi.

Maiatzak 23: Hiriburu

  • 18:30: “Dantza” filmaren proiekzioa

Maiatzak 24: Hiriburu

  • 10:00 & 15:00: “Dantza” filmaren proiekzioak (saioak)
  • 17:00 – 18:00: Dantza gaskoiaren tailerra. Irakaslea: Dominique Lorant
  • 18:00: Juan Antonio Urbeltzi omenaldia Leinuak, Maritzulik eta Hiriburuko Herriko etxeak.
  • 18:30 – 21:00: “Han hemengo dantzaldia handia” (Leinua Txaranga + Duo Pèth)

Maiatzak 25: Hiriburu

  • 10:00 – 12:00: Larrain dantza tailerra (maila ertaina). Irakasleak: Nadine eta Roger Goienetxe.
  • 15:30 – 17:30: Larrain dantza tailerra (maila aurreratua). Irakasleak: Nadine eta Roger Goienetxe.
  • 18:00: Hitzaldia: “Pas d’avant-deux eta antrixat”- Hizlaria: Jon Iruretagoiena

 

Informazioa: Hiruak Dantzan 2025-2026 amaiera egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.