Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Añorgako Dibertimentua

Añorga
2026/02/21 10:00

Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

2022/02/02

Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira i...

Gehiago irakurri

Pedro Urtxegi, Meakako dantzari nekaezina hil da

2022/01/31

Pedro edo Peio Urtxegi Ruiz (Irun, 1937-2022) Irungo Meaka auzoko dantzaria zendu da 84 urterekin urtarrilaren 29an. Kemen eta Meaka dantza taldeen sortzaileetakoa eta Meakaren zuzendaria luzaz, Irungo Euskal Jiraren zuzendari izana, inauterietako puska biltzeetan, han eta hemengo erromerietan eta ...

Gehiago irakurri

Badatoz kaskarotak eskean eta dantzan!

2022/01/31

Inauteri garaiarekin batera Lapurdiko herrietan kaskaroten festak hastear dira; momentuz, Uztaritze, Beskoitze eta Donibane Lohizuneko kaskaroten irtenaldien berri eman digute. Otsaileko eta martxoko zenbait asteburutan han eta hemen ibiliko dira etxez etxe eta kalez kale eskean eta dantzan. Kas...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak Hendaiako 2022ko Bixintxoetan

2022/01/27

Urtarrilaren 23an, igandez, ezpata-dantza plazaratu du estrainekoz Hendaian Mutxiko elkarteak Bixintxo festak direla eta. Covidaren eraginez azken orduko hutsak izan arren, ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak.  Ezpata-dantza Bixintxo festetan, Mutxiko elkartea, Hendaia, 2022-01-...

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: “Emozioari formari baino garrantzi handiagoa eman diogu”

2022/01/25

Gorputza eta arimarekin ari da lanean Amaia Elizaran (Tolosa, 1992) oraingo honetan. Liam Ó Maonlaí ( 1964 , Dublin) musikari irlandarra lagun hartuta sortu du bere azken pieza: Arima. Arnasketa izan du lanerako tresna eta hortik dantzatzeko, mugitzeko beste era baten bila aritu da. Otsailaren 5e...

Gehiago irakurri

Joimo Aranzet: "Aitona dantzaria zen, ni ere aritu naiz eta orain semea eta alaba dabiltza"

2022/01/14

Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat gazteri ere, dantza ir...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/03

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek. Ohi...

Gehiago irakurri 1

2021 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2021/12/31

2021ak ere eman du berea eta oztopoak oztopo aurtengoa ere dantzan igaro dugu. Horren erakusle, hemen dituzue pasa berri dugun urtean eman dituen 10 albiste irakurrienak eta 10 bideo ikusienak: 10 albiste irakurrienak 1) Iruinkokoa 2021 (Iruinkokoa, zuzeneko emanaldia bertatik ikusi ahal i...

Gehiago irakurri

Juan Mari Beltran: “Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke”

2021/12/20

Herri musikari eskaini dio bizitza osoa Juan Mari Beltranek (Donostia, 1947); biltzen, sortzen eta zabaltzen. Haurtzaroan, Etxarri Aranatzen, heldu zien lehenengo musika tresnei eta familiarekin Donostiara mugituta hasi zen han eta hemen txistua astintzen. Dantza taldeetan musikari ibili zen gaztar...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com