Orain arteko ekarpenak
Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
2026/07/21
Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean. Festa horren irudiekin argitaratutako aurreko filme-zatian Besta Berriko segizioaren desfileko irudiak ikusten badira nagusiki, oraingo honetan behin martxa eta desfileak bukatuta, bat-batean eta aire ez formalean dantzatutako dantza-jauziak eta fandangoak ageri dira. 00:00 Taldea lasai prozesioaren ondotik. Makilaria, Aldare-aitzinekoak, musikariak trago bat edaten eta zenbait ume, helduen artean. 00:24 Dantza-jauzi bat ematen ageri dira hainbat zapur ―kaskak erantzita― eta hainbat musikari. Egiten ageri diren segida hau da: “zote - erdizka - dobla - erdizka - ezker - erdizka”. Ematen ari diren dantza-jauzia Muxikoak dela ondorioztatu dezakegu, beraz. Arreta gehien pizten duena da kasik dantzari bakar batek ere ez duela ber maneran dantzatzen. Zapurrek urratsak loratuagoak egiten dituzte, musikariek aldiz, sinpleagoak. Alta, guztiek, Zote ―edo Jo― eta Dobla, Iholdiko maneran egiten dute, noski. Hau da, urratsaren lehen partean kontrapasa egiten dute laugarren denbora esekiduran eutsiz eta bigarren partean, ohi den bezala itxiz. Baina zapurretako zenbaitek oraindik ere gehiago loratzen dute urratsa, lehen kontrapas horren bukaeran itzuli bat emanez. Erdizketan ere aniztasuna bada. Batzuek urraska egiten dituzte ―lehen planoan agertuko zaigu zapurretako baten, esaterako―. Beste batzuek kontrara, erdizkaren lehen puntua pikatu egiten dute, Antrexatak edo Euskaldunak-etan egiten ohi den gisara. Hirugarren manera bat ere ikus dezakegu. Lehenago hasierako puntuak urraska egin dituen zapurrak, azken erdizka jauzika egiten du. Urrats aldaera menestra ederra, hamabost segundu eskasetan. 00:39 Planoa aldatzen da eta bi Aldare-aitzineko agertzen zaizkigu lehen planoan. Kameraren posizioagatik ―aurreko bera― pentsa genezake Muxikoak dantzatzen ari direla oraindik. “Dobla - erdizka - erdizka” segida egiten dute, baina planoa berehala moztu egiten da. 00:43 Aldare-aitzinekoen eta emakumezko baten oinen detaile-planoa ageri zaigu oraingoan. “Erdizka eta hiru - erdizka lauetan” da irudiek agertzen diguten urrats segida laburra. Aipagarria da “eta hiru” apaindura hori hiru aldiz pikatuz egiten dutela dantzari gehienek, baina, haietako batek bi aldiz pikatu eta saltoa eginez ixten duela puntua. 00:56 Planoa aldatu da berriz, baina beste oinen detaile-plano bat erakusten digute irudiek. “Erdizka bietan - dobla - erdizka” pasartea dantzatzen dute Aldare-aitzinekoek eta emakumezkoak. Kamara aurretik norbait gurutzatzen da eta planoa moztu egiten da. Gauza bera gertatzen da segundu baten buruan. Oin beren “erdizka - dobla - erdizka” segida erakutsiz bukatzen da sekuentziatxo hau. 01:13 Plano zabalagoa da oraingoan. Iholdiko karriketatik, modu informalean, ibiliz ageri dira bi zapur eta makilaria, ume zenbaitzuez lagunduak. Berehala makilariaren detailea erakusten digu kameralariak. Makila dantzatzen jostatzen da, ibiltzen den bitartean, inguruan dituen haurren gozamenerako. Planoa zabaltzen denean ikus dezakegu aurreko zapurrak binaka formatuak direla eta martxarekin pilota-plazara heltzen ari dela guztiak. 01:22 Pilota-plazako planoa da eta taldea, oilarrak buru eta zapurrak eta makilaria gibeletik, plazan, borobilean kokatzen ari dira, martxari segiz. Musikariak datoz atzetik. Plano berriak makilaria agertzen digu danbor-nagusiaren lanak eginez, musikarien doinua makilarekin zuzentzen, danborradetan nola ―tira, makila modu aberatsagoan mugituz, egiaren aitortzeko―. 01:37 Plano zabal batek jende multzo handia erakusten digu borobilean dantzan ari diren Beztituan inguruan. Pilota plazan ari dira dantzan, bertan kokatuak diren bi etxeen gerizpean. Gertuagoko plano batek erakusten digu berriz Muxikoak dantzatzen ari direla. Lau urrats lauetan-en azken bi errepikapenak dantzatzen ageri dira eta ondotik, pika eta erdizka egiten dute alde banatara. Aldare-aitzinekoak, musikarietako batzuk, oilarrak eta zapurrak ageri dira dantzan. Arestiko urrats aberastasuna agertzen zaigu oraingoan ere. Batzuk urraska, besteak saltarinago. 01:54 Musikarietako biri erreparatzien die kamerak. Lehenegoak ―gaztexeagoa denak― saltari egiten ditu erdizkak, eta inguruka doblak, esate baterako. Besteak dantzakera sotilagoa du. 02:25 Dantzari saltarinak arreta deitu dio kameralariari eta bere oinen detaileak eskaintzen dizkigu ondoko segunduetan. “Zote eta hiru - erdizka - dobla - erdizka (x2) - erdizka lauetan - zote - zote eta hiru”. Muxikoak-en azken segidak egiten ari da. Erdizka batzuk pikatuak eta jauzika, besteak urraska, zoteak Iholdiko maneran, noski, baina itzuliak. Doblak aldiz itzuli gabe. Urrats paleta oso bat bi oin soiletan. 02:58 “Zote eta hiru - erdizka - dobla eta hiru - erdizka”. Zapur eta Aldare-aitzinekoen oinak agertzen zaizkigu, orain arte bezala, puntu aniztasun eta aberastasun erabatekoan. 03:09 Plano zabalagoak dantzaren bukaera erakusten digu. “Ezker - eskuin - jo - erdizka - eskuin - ezker- jo - erdizka”. Ahuntxa dantza-jauziaren bukaera da. Azkeneko erdizkaren azken puntuan saltatuz amaitzen dute denek dantza jauzia. 03:23 Plano orokorrago batek talde osoa agertzen digu, jauzi-dantzari, herriko beste zoko batean. Hegi ari dira dantzatzen. “Pika bietan - ebats - pika bietan - ebats”. Erdizka lauetan dantzatzen hasten direnean zapurretako batek lehen bi puntuetako urratsa apaindu egiten du eta kortaren ordez saltoak ematen ditu. Beste aldeko oilarretako batek, modu berean bukatzen du urratsa. 03:52 Plazako irudiak. Taldea gertuagotik grabatua ageri da eta kasu honetan ez dira beztituak bakarrik dantzan ari; herritarrak ere ari dira, gizon zein emazte. Ez zaigu errez egin jauzia zein den asmatzea, dantzarietako batzuk tronpatzen baitira, baina iruditu zaigu honako segida egiten dutela: Zote (Iholdiko maneran) - erdizka eta hiru - eskuin (x2) Pika eta erdizka (x4) Zote, erdizka… Hala balitz, Lapurtar Motxak-en antzeman dugu segida hori. 04:24 Planoa moztu da eta beste dantza-jauzi pasarte bat erakusten digute irudiek. Honako segida antzematea iruditu zaigu: Jauzi eta hiru (x4) 4etan erdizka Ezker, eskuin, ezker eta hiru… Esanen genuke Lapurtar Motxak-en aldaera berezia dela, ohiko honen aldaera. Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru Erdizka lauetan Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka eta ezker… Ederrak dira dantzari batzuen urrats apaindurak. 04:53 Dantza-jauziak bazterrean utzi fandangoa dantzatzeari ekiten diote beztitu zein herritarrek. Boskotea agertzen zaigu lehenik, eta gero lagun gehiago doaz dantza korrora batzen. Puntapioa egiten dute, planoa moztu eta itzuliak egiten agertzen dira eta ondotik, baltseoarekin haien eskuineruntz aitzinatzen, batzuk aurreraka, besteak atzeraka, beste batzuk itzuliz… Hara-honakoa dirudiena eginez bukatzen da planoa. 05:26 Gertuagoko planoek urratsen xehetasunak erakusten dizkigute: baltseoa, itzuliak, hara honakoa, puntapioa… Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur Fundazioa Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri Guilcher 19 Iholdi 1972 Besta Berri: dantza-jauziak
Sohüta-Hoki 2026 Lurdes Iriondo pastorala
2026/07/20
Lurdes Iriondo pastorala, Sohüta-Hoki, 2026-07-19. Argazkiak: Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa
Gerrako ibilerak dantzan 01 Ekaitza
2026/07/17
"Uztailaren hemeretzia, egun beltz ta pozoitsua..." dio Joxe Mari Lopetegik 1936an jarritako Ekaitza kantuak lehen puntuan. Urteetara, Joseba Tapiak musikatu eta kantatu zuen gerrako hasiera irudikatzen duen kanta eta pasa den maiatzean Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala dantzan plazaratu zen Eibarren, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan. Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga. Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.
Politikariak dantza-zaletuta
2026/07/16
Azken asteotan zenbait euskal dantza ekitalditan ikusi ditugu ordezkari politiko eta instituzionalak. Herrietako dantza tradizionalek ez dute soilik herritarren eta dantzarien arreta biltzen. Ohikoa izan da tokian tokiko erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak dantza ekitaldiak jarraitz...
Baionako bestak dantzan
2026/07/15
Uztailaren 15etik 19ra egingo dira aurtengo aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak , eta, beste jai gehienak bezala zaila da besta horiek dantzarik gabe irudikatzea. Dantzari lotutako egitaraua jaso dugu, gehienak Karrikaldiaren programazioaren barruan direnak. Karrikaldia Baionako besten barruan eus...
Kontrapas Kabalkada
*Donazaharre peñaren 30. urteburukari. Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Talde artistikoa: Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde Musikarien gidari: Patrick Larralde Zirtzilen buru: David Ondars Testuen idazle: Gillom Irigoyen
Donazaharre, Salha gaztelua
2026/07/24 19:00
2026/07/24 19:00
Kontrapas Kabalkada
*Donazaharre peñaren 30. urteburukari. Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Talde artistikoa: Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde Musikarien gidari: Patrick Larralde Zirtzilen buru: David Ondars Testuen idazle: Gillom Irigoyen
Donazaharre, Salha gaztelua
2026/07/25 19:00
2026/07/25 19:00
Damian Malvacio: Yo bailo
*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne. Yo Bailo proposamenak komunitateko adinekoentzako espazio artistiko inklusibo bat planteatzen du, dantza eta mugimendua adierazteko, elkartzeko eta ospatzeko tresnak bihurtuko direlarik. Damian Malvacio koreografoak zuzenduta, eta deialdi ireki batetik abiatuta, proiektuak adineko pertsonak sormen prozesu oso batean integratu nahi ditu, agertokiko aurkezpenetan amaituko dena. Hainbat artistekin topaketatan, partehartzaileek mugimendua esploratzen dute beren istorioak, bizipenak eta ikuspegi paregabeak adierazteko eta partekatzeko bitarteko gisa. Helburua da hausnarketa, komunikazioa eta adineko helduak pertsona aktibo, desiragarri eta sortzaile gisa ikusaraztea sustatzea, munduarekin ulertzeko eta konektatzeko modu berriak sustatuz ezarritako paradigma sozialak desafiatuz. Fitxa artistikoa: Antzezlea: Damián Malvacio Zuzendaritza eta koreografia: Damián Malvacio Zuzendaritza, koreografia laguntza: Malena Chami Testuak: Julieta Ciochi, Fernanda Cava eta Damián Malvacio Jantzien diseinua: Mariana Vera Argiztapen diseinua: Gabriela Barroso Soinu diseinua: Martín Bosa Ekoizpen artistikoa: Flor Raquel Ekoizpen teknikoa: Claudia Sánchez Banaketa: Claudia Sánchez Iraupena: 50'
Erriberri, Iglesia de los Franciscanos
2026/07/25 18:00
2026/07/25 18:00
Kresala: Zure Barnean
*87. Musika Hamabostaldiaren barne Zure Barnean, Hidraren mitoa (estreinaldia) Zure Barnean arazo larrien aurkako etengabeko borroka sinbolizatzen du, gatazka horiek modu irrazionalean konpontzen saiatzean larriagotzen baitira. Greziar tragedia honek, erronken iraunkortasuna irudikatzen du, irtenbide ikaragarriei azaletik aurre egiten dietenean. Hainbat gatazken aurrean, konplexutasuna areagotu egiten da nagusitasun primario eta androgenotik heltzen zaionean. Kondairak "Hidraren paradoxa" deitu zaion kontzeptua sortu du. Izendapen hau, egoera larriki eta indarrean konpondu nahi duten erabakien ondorioak deskribatzeko erabiltzen da. Arazo-korapilo horren estutzea eta txertatzea, oldarrean hezurmamitzea biderkatzen du. Zure Barnean, metafora unibertsal baten patua modu dantzatuan adierazten du, historian zehar giza egoera basatian azaleratzen dena. Fitxa artistikoa: Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal Musika eta ahotsa: Angel Illarramendi, Amaia Zubiria Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Donostia, Zuloaga plaza
2026/08/02 20:30
2026/08/02 20:30
Kresala: Aztarnak
*Loraldia Jaialdiaren barne. Aztarnak, mihise gaineko dantza Aztarnak ekintza dantzatua da, gorputz-arteen praktika artistikoarekin ematen duena, keinuaren, memoriaren eta interpretazio batzuek mihise zuri baten gainean utzitako aztarnaren bidez. Ekintza gogoetatsu dantzatua body art adierazpen bihurtua. Ekintza garatzen den denbora eta espazio errealaren ondorioz, iruditeria eta kontakizun bisual berri bat sortzen da, indibidualetik kolektibora abiatzen dena. Memoria dantzatuaren erregistro bat da, espazio tridimentsional batetik dimentsio biko beste batera igarotzen dena. Obra antzerki optiko moduko bat da, zeinetan mugimendu bakoitzaren hedapena nahitaez keinu bat den, orainaldiko une bat, non gailu eszenikoa bizitza propioa duen instalazio performance gisa lantzen dena. Fitxa artistikoa: Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza
Bastida, Herriko Plaza
2026/08/01 18:30
2026/08/01 18:30
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan - Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da
2022/03/26
Gure dolumiña. Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2022/03/16
Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua: Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, [...]
Dantzan - Baltasar emakumea izan zenekoa
2022/01/05
Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?
Dantzan - Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia
2022/01/04
2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan: - 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak - Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04) https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220104/barkoxen-agur-erran-ondotik-atharratzen-abiatuko-dituzte-aurtengo-maskaradak [...]
Dantzan - Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
2021/10/22
Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!
Dantzan - Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
2021/07/05
Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran [...]
Dantzan - Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
2021/06/03
Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec [...]
Dantzan - Karibuen eresia
2021/04/28
Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "