Politikariak dantza-zaletuta

2026/07/16
Politikariak dantza-zaletuta

Azken asteotan zenbait euskal dantza ekitalditan ikusi ditugu ordezkari politiko eta instituzionalak. Herrietako dantza tradizionalek ez dute soilik herritarren eta dantzarien arreta biltzen. Ohikoa izan da tokian tokiko erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak dantza ekitaldiak jarraitzen, gozatzen eta presiditzen izatea, baina azken aldian nazio mailako agintariak ikusi dira horietako batzuetan.

San Fermin egunean, Lesakako ezpata-dantzan izan dira hainbat ordezkari politiko. EAJk Aitor Esteban buru zuen ordezkaritzaren bisita zabaldu dute bere sare sozialetan. 

EAJko ordezkari politikoak Lesakan.

Lesakako dantzarien saioa bertatik bertara ikustera ere arrimatu dira EH Bilduko ordezkariak, eta ezpata-dantzaren irudi sorta eskaini dute beren kanal ofizialetan.

Egun batzuk lehenago, Lekeitioko Kaxarranka ikustera hurbildutako erakundeetako ordezkarien presentziak zeresana ekarri du. San Pedro egunaren harira, ordezkaritza instituzionalaren inguruko eztabaidak oihartzuna izan du, eta dantza bera ere eztabaida horren testuinguruan agertu da. 

Kaxarranka plazan eta politikariak udaletxeko balkoian, Lekeitio, 2026-06-09. Irudia: Traola

Lekeitioko Udalak (EH Bildu) aurten ez die beste erakundeetako ordezkari politikoei San Pedro jaietako ekitaldietara gonbidapenik bidali, jaiaren izaera herrikoia zaindu eta jendetza saihestu nahi duela argudiatuta. Bizkaiko Foru Aldundiak (EAJ-PNV), ordea, erabakia kritikatu du, azalpen horren atzean "beste arrazoi batzuk" daudela uste duela adieraziz. Aldundiak gogorarazi du orain arte ohikoa izan dela erakundeen arteko ordezkaritza instituzionala jaietan.