Baionako bestak dantzan

2026/07/15
Baionako bestak dantzan

Uztailaren 15etik 19ra egingo dira aurtengo aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak, eta, beste jai gehienak bezala zaila da besta horiek dantzarik gabe irudikatzea. Dantzari lotutako egitaraua jaso dugu, gehienak Karrikaldiaren programazioaren barruan direnak. Karrikaldia Baionako besten barruan euskal kulturari eskainitako egitaraua da. Urtero Jacques-Portes plazan, Baionako Euskal Museoaren ondoan, biltzen ditu dantza, musika eta bestelako kultur emanaldiak, eta euskal kultura festen erdigunean kokatzea du helburua.

Dantza egitarauari dagokionez, asteazkenean Bilaka konpainiaren Bilabal ikuskizunak emango dio hasiera. Ondorengo egunetan Leinua, Angeluarrak, Aiko eta Orai Bat taldeek eskainiko dituzte emanaldiak, eta egunero izango dira Dantzazpi saio parte-hartzaileak eta gaueko karrika-dantzak. Horiez gain, Karrikalditik kanpo ere izango da dantzarako tarterik Baionako bestetan; erraldoi eta buruhandien konpartsen kalejirak, eta hainbat gunetan egingo diren dantzaldi eta ikastaroak.

 

Baionako Bestak Dantzan 2026

Uztailak 15 asteazkena

  • 11:00-12:00 “Zazpi Jauziak” 7 urte eta + dantza lehen irakaspena (urririk eta izena ondoko helbidean emanez: mediation.didam@bayonne.fr / 05 59 46 63 43). Non: Didam
  • 19:00 Bilaka taldearen Bilabal. Non: Jacques-Portes plazan

Uztailak 16 osteguna

  • 12:00 Karrikaldi Ttiki: Oihanean dantzan. Non: Jacques-Portes plazan
  • 16:30 Dantza: Leinua eskola. Non: Jacques-Portes plazan
  • 19:00 Dantzazpi: Leinua txaranga. Non: Jacques-Portes plazan
  • 20:00 Baionan Kantuz: Tuntuna. Non: Jacques-Portes plazan
  • 21:15 Karrikadantza: Ttun taldea. Non: Jacques-Portes plazan

Uztailak 17 ostirala

  • 16:30 Makilari lehiaketa: Makilariak. Non: Jacques-Portes plazan
  • 19:00 Dantzazpi: Leinua txaranga. Non: Jacques-Portes plazan
  • 21:15 Karrikadantza: Bekatxa taldea. Non: Jacques-Portes plazan

Uztailak 18 larunbata

  • 16:30 Dantza: Angeluarrak taldea. Non: Jacques-Portes plazan
  • 19:00 Dantzazpi: Aiko taldea. Non: Jacques-Portes plazan
  • 20:00 Baionan Kantuz: Tuntuna. Non: Jacques-Portes plazan
  • 21:15 Karrikadantza: Aiko taldea. Non: Jacques-Portes plazan

Uztailak 19 igandea

  • 12:00 Zigante, banda eta talde tradizionalen desfile ofizialaren abiatzea. Non: San Andres plaza
  • 15:00 Dantza ostatu dantzaldia Gérard Luc-ekin. Non: Errepublika plaza.
  • 16:30 Dantza: Orai Bat taldea. Non: Jacques-Portes plazan
  • 19:00 Dantzazpi: Orai Bat txaranga. Non: Jacques-Portes plazan
  • 20:00 Baionan Kantuz: Tuntuna. Non: Jacques-Portes plazan
  • 21:15 Karrikadantza: Rita Mutxiko taldea. Non: Jacques-Portes plazan

 

Informazio gehiago: Baionako bestak 2026