Dokumentuaren akzioak
Agenda
Erakusketa: Dantzaren lubakian
Noiz: 2024/11/05 08:30 ${linebreak} 2024/11/28 23:55Non: Donostia, Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Kresala konpainiaren «Dantzaren lubakian» argazki erakusketa. Azaroaren 5etik 28ra, astelehenetik ostiralera, 08:30-20:30. Euskal dantzaren argazki-erakusketa bat aurkezten dugu, ikuspegi berriztatua eskaintzen duena, arte bisualen, plastikoen, eszenikoen eta koreografikoen topaketa gisa planteatua. Erakusketa honek dantzaren lengoaiaren ikonografia eta poetika Erakusketa honetan bildutako lanak emozioa eta arrazoia konektatzea du xede, pultsio animiko bilaka litezkeen ikonoen bidez, argazkilaritzaren konplizitatea bidelagun bakar dutela. Gauaren aurreko babesleku bitxi, non dantzak ondo pentsatutako isiltasuna sortzen baitu.
gerturatzen ditu, eta barnera begiratzen duen autosabotaje iragankor bihurtzen. Metafora mestizoak, zatikatuak eta osatu gabeak, Roland Barthes semiologoak argazkiaren natura aztoragarriari buruz idatzitakora hurbiltzen direnak: «Unea
iritsitakoan, senak jakin behar du jakintza akabatzen».
Jantzi erakusketa: Adurtza 50 urte
Noiz: 2024/11/16 18:00 ${linebreak} 2024/11/30 23:55Non: Gasteiz, Hegoalde Gizarte Etxea
Adurtza Dantza Taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, Euskal Herriko jantzi tradizionalen erakusketa berezi bat antolatu du. Erakusketak Euskal Herriko hainbat lekutako dantzetan erabiltzen diren 27 jantzi tradizional jasoko ditu, gure kultura eta tradizioaren aberastasuna erakutsiz. Jantziekin batera, taldearen 50 urteko historian ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira. Erakusketan, gainera, ekainaren 22an taldearen 50. urteurrenaren ospakizun nagusi izan zen dantza ekitaldiaren bideoa proiektatuko da. Ekitaldi hura une gogoangarria izan zen, Hau izango da Adurtza Dantza Taldeak urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardunaldien azken ekintza. Ekimen hau posible izan da taldearen finantzaketa propioari eta beste talde eta erakundeen laguntzari esker. Ordutegia: Erakusketa egunero izango da ikusgai 18:00etatik 21:00etara. Data: 2024ko azaroaren 16tik 30era
taldearen historian mugarri izanik.
Ordua: 18:00 - 21:00
Lekua: Hegoalde Gizarte Etxea
Publiko guztientzat | Sarrera doan
Kukai: Txalaparta
Noiz: 2024/11/24 19:00Non: Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
Momix: Alice
Noiz: 2024/11/26 19:30Non: Bilbo, Arriaga Antzokia
Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa. Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.
Hitzaldia: Olentzero, nora zoaz?
Noiz: 2024/11/27 18:00Non: Amezketa, Pernando Amezketarra Kultur Etxea
Menditik zetorren ikazkin tripontzi eta mozkortia bankuko zuzendaria bezain dotore agertzen hasi zaigu azken urteotan. Aurpegia garbituta, arropak txukunduta eta bizarra zurituta ageri zaigu Olentzero, Mari Domingi alboan duela. Lanak ditugu zakuan ikatza zekarren baso-mutila ezagutzen. Erosketa garestiak kreditu txarteletik pasatzen dizkizun saltzailea dirudi. Atzeak erakusten omen du nola dantzatu aurrea, eta nolako Olentzero nahi dugun erabakitzeko jatorriari begiratuko diogu, neguko solstizioa, sutan erretzen ziren enborrak eta euskal erritoen bilakaera ezagutzeko. Eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta egingo dugu tradizioa, historia, aldaketa, ekonomia eta generoa kontuan hartuta. Hizlaria: Oier Araolaza
Momix: Alice
Noiz: 2024/11/27 19:30Non: Bilbo, Arriaga Antzokia
Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa. Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.
Dantzaz: Distirak
Noiz: 2024/11/27 20:00Non: Iruñea, Gaiarre
Dantzaz taldeak dantza-bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatzen zaitu, hiru geldialdi paregaberekin, bakoitza artista ezberdinek gidatuta. Eszenatokiaren zirrikituetatik pop koloreen eztandaraino, eta naurarekiko loturaraino, obra bakoitza mundu apartetarako leiho bat da. DISTIRAK dantza garaikidearen aniztasuna ospatzen du, freskotasuna eta kolore bibratzaileak uztartuz, publikoarekin oso lotura berezia sortzeko.
Momix: Alice
Noiz: 2024/11/28 19:30Non: Bilbo, Arriaga Antzokia
Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa. Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.
Momix: Alice
Noiz: 2024/11/29 19:30Non: Bilbo, Arriaga Antzokia

Harrobi: Geure(r)a
Noiz: 2024/11/29 20:00Non: Abadiño, Matienako frontoia
OSTERA 2024 Kultur Festibalaren barruan.
Dokumentuaren akzioak