Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Marcat Dance: El bosque

Dokumentuaren akzioak

Marcat Dance: El bosque

Noiz 2025/11/06
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.

"El Bosque" naturan, bertoko giroetan, sentsazioetan eta energietan inspiratutako pieza da. Zentzumen-bidaia bat da, ikusleei zein dantzariei baso misteriotsu, bizi eta kementsu horretan galdu eta berriz elkartzeko aukera ematen diena: batzuetan, argitsua; besteetan, iluna, argia eta uherra, beldurgarria eta zoragarria; dualtasun horiek lausotu eta nahastu egiten dira basoan murgiltzen garenean. Hiru dantzari eta musikari bat ditu jokalekuan "El Bosque" lanak, eta narratiba gainditzen duen esperientzia bat proposatzen du, alde fisikoa eta emozionala aipatuta, ingurune naturalen ahalmena eta erakargarritasuna gogora ekarrita, gorputza eta giroa erabat iradokitzailea den hizkuntza koreografiko batean elkartzen diren espazio bat eraikitzen duela. Hala, basoa ez da mugimendurako inspirazio hutsa, argiztapena, jantziak eta konposizio musikala diseinatzeko ere balio baitu. Dena estuki lotuta dago, ikusleak haren barruan galtzeko moduko bidaia batean sar daitezen.

Marcat Dance dantza garaikideko konpainia da; Vilchesen (Jaen) du egoitza, eta Mario Bermúdez Gil koreografo espainiarrak eta Catherine Coury dantzari estatubatuarrak sortu zuten, 2016an. Horien lanak sorkuntza, antzezpena eta prestakuntza uztartu ditu, ikerketan, irudimenean eta giza espirituarekiko loturan oinarritutako ikuspegia izanda. Birak egin dituzte Europan, Asian, Amerikan eta Ekialde Ertainean zehar, eta sari ugari jaso dituzte, hala nola Max Sariak, Lorca Sariak, PAD edo Escenarios de Sevilla Sariak. Marcat Danceren errepertorioa ez ezik, Mario Bermúdezek lanak ere sortu ditu hauentzat, besteak beste: Compañía Nacional de Danza de España, Scapino Ballet (Herbehereak) edo Hung Dance (Taiwan). 2020tik, Marcat Dancek Festival Vildanza jaialdia sustatu eta zuzentzen du udaro, jaioterrian.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Mario Bermúdez
  • Dantzariak: Catherine Coury, Marilisa Gallicchio, Mario Bermúdez
  • Jatorrizko musikaren konposizioa eta zuzeneko musika: José Pablo Polo
  • Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil
  • Ekoizpena: Marcat Dance
  • Banaketa eta management-a: Danzas del Mundo

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930