Larrua + Pez limbo: Idi begi + Algo muy tocho

  • Larrua + Pez limbo: Idi begi + Algo muy tocho
  • 2025-11-08T18:00:00+01:00
  • 2025-11-08T23:59:59+01:00
  • Idi begi Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz. Konpainia: Proyecto Larrua Koreografoa: Jordi Vilaseca Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca, Aritz López Musika eta soinua: Bach, Machinifabriek Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Kaleko eta antzerkiko ikuskizuna Iraupena: 53´ Formatua: 6/5/4 Algo muy tocho. Pez Limbo Eduardok “herdoilduta” ikusten du bere burua. Ez da aspaldian agertokira igo. Ohartu gabe, beharrezkotzat zituen erantzukizunak hartzen joan da, hala nola administrazio kontuak, teknikoak eta komunikaziokoak, eta ekoizpenaren arlora jo du pixkanaka. Andres ez da sorkuntza-prozesuetatik aldendu, baina ez du jakin bere lanari probetxurik ateratzen. Emaitza: ordainik gabeko lan eskerga. Ospatzeko eta partekatzeko, work in progress batera gonbidatuko dute publikoa. Egilea eta zuzendaria: Espe López Egileak eta antzezleak: Andrés Bezares, Edu Hernando
Larrua + Pez limbo:  Idi begi + Algo muy tocho
Noiz

2025/11/08 17:00

Non

Zalduondo, Eliza

Idi begi

Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.

Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.

  • Konpainia: Proyecto Larrua
  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca, Aritz López
  • Musika eta soinua: Bach, Machinifabriek
  • Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Kaleko eta antzerkiko ikuskizuna
  • Iraupena: 53´
  • Formatua: 6/5/4

Algo muy tochoPez Limbo

Eduardok “herdoilduta” ikusten du bere burua. Ez da aspaldian agertokira igo. Ohartu gabe, beharrezkotzat zituen erantzukizunak hartzen joan da, hala nola administrazio kontuak, teknikoak eta komunikaziokoak, eta ekoizpenaren arlora jo du pixkanaka.

Andres ez da sorkuntza-prozesuetatik aldendu, baina ez du jakin bere lanari probetxurik ateratzen. Emaitza: ordainik gabeko lan eskerga. Ospatzeko eta partekatzeko, work in progress batera gonbidatuko dute publikoa.

  • Egilea eta zuzendaria: Espe López
  • Egileak eta antzezleak: Andrés Bezares, Edu Hernando