Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantzaren Nazioartekotzeko proposamenak.
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaileen nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da. Topaketa honen helburua, proiektu honetan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko asmoz.
Bildutako informazioaz baliatuz topaketa honen bidez amankomuneko helburuak trazatu nahi ditugu, aukerak aztertu eta gure errealitatetik abiatuta ekintza zehatzak mahai gainean jarri. Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.
Bertaratze baieztapenak: Urriak 20 Astelehena arte info@addedantza.org helbidean.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
adde dantza
2003. urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gure xedea. Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.