Dokumentuaren akzioak
Dantzan Bilaka 2024ko programan partaideak izango diren pertsonak hautatzeko deialdia zabalik egongo da irailaren 30a arte.
Dantzan Bilaka 2024ko programan partaideak izango diren pertsonak hautatzeko deialdia zabalik egongo da irailaren 30a arte.
Dantzan Bilaka Koreografiaren alorreko sortzaile berrien prozesu artistikoen akonpainamendu programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatzen duena.
Datorren urteko edizioa, Arabako lurralde historikoan egingo da Artium Museoa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa, eta tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Gainera, Azala Kreazio Espazioarekin lankidetzan jarraituko dugu egoitzen bigarren aldirako.
BETEKIZUNAK:
· 18 urtetik gorakoak.
· EAEko edo Nafarroako Foru Erkidegoko herrialderen batean jaio eta/edo erroldatuta egotea urtebetez.
· Koreografo gisa, beren karreren hasieran ari direla egiaztatzea.
· Eskatzaileek programa guztian parte hartzeko konpromisoa.
ESKABIDEAK DANTZAN BILAKAREN WEBGUNEAN AURKEZTU BEHAR DIRA
https://dantzanbilaka.org/deialdia/
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
adde dantza
2003. urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gure xedea. Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.