Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea adde dantza Dantzan Bilaka 2023rako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia zabalik da

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Bilaka 2023rako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia zabalik da

2022/09/15 14:40
Dantzan Bilaka 2023rako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia zabalik da

Irudia: dantzanbilaka.org

Datorren urtean garatuko den Dantzan Bilaka programan parte hartu nahi dutenek proposamenak aurkez ditzakete abuztuaren 30etik irailaren 30era. Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da.

2023ko edizioa Bizkaiko Lurralde Historikoan egingo da, eta Azkuna Zentroa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa. Lantegien eta egonaldien lehen aldi bat ere bertan egingo da. Gainera, Azala Sorkuntza Espazioarekin beste urtebetez luzatuko dugu lankidetza, Dantzan Bilaka programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia artikulatzeko funtsezko ardatzetako bat baita. Dantzan Bilakaren laguntza programa hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu du.

Informazioa eta izen ematea: Dantzan Bilaka

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

adde dantza

adde dantza

2003. urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gure xedea. Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.