Dokumentuaren akzioak
Entseinaria Laborariaren erdibitzea da
Gaur egun maskaradetan ikusten dugun Entseinaria, bere beste lau kideekin batera, aitzindaria da. Dantzatzen duen bitartean bere bandera mugitzen du. Maskaradetan zehar, bere funtzio nagusia, branlearen zeremonian egiten diren karakoiltzearen koreografiak eramatea da. Bere izatea dantza horri lotua da. Ezaguna zaigun maskaraden historian zehar, ez da beti Entseinaririk agertu. XIX. mendeko idatzi batek ere ez zuen aipatu. Denek aldiz, orduan, Laborariak bandera eramaten zuela esaten dute. XX. mendearen hasiera itxaron behar da pertsonaiaren berri ukaiteko; baina garai hartan, Basaburuan baizik ez zuela dantzatzen zehazten digu G. Herelle-ek.
Horrez gain, jakinarazten digu, Entseinariaren tokia Jauna/Andere - Laborari/Laborarisa laukotearekin batera zela orduan. Guilcher-en lanei esker denboran zehar bi Entseinarik utzitako aztarnak identifikatu ahal izan ditugu. Lehenik, 1898ean Sohütan prestatutako maskaradetan bi Entseinari agertu zirela badakigu. Badakigu ere, 1860 inguruan Barkoxeko Salhanka Etxean sortu dantzari batek Funtzio hori betetzen zuela dantzaria zenean. Hori da ezagutzen dugun Entseinaririk zaharrena. Aipatutakoak kontutan hartuz, esan dezakegu, dudarik gabe, Entseinaria Laborariaren erdibitzea dela.
Agertu zen XIX. mendearen azken hamarkadan, Basaburuko herri zonbaitetan, branlea eramateko betekizun nagusiarekin, branleak berak, bere forma modernoa hartu zuenean. Orduan, lehen aipatutako laukotearekin ibiltzen zen oraindik. 1960ko hamarkadan, gaur egun atxikitzen duen tokia hartu zuen, aitzindariekin batera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03