Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Josu Larrinaga Zugadi Biribiletik ingurutxoetara eta buelta

Dokumentuaren akzioak

Biribiletik ingurutxoetara eta buelta

2021/09/13 13:20
Biribiletik ingurutxoetara eta buelta

Leitzako ingurutxoa.

Euskal Herriko uren itsasoratzeak banaketa geografiko, klimatiko eta, nola ez, kulturala sortzen du. Hala ere, isurialde atlantikoa eta mediterraneoa ez dira banatze erabakigarriak, baina eragina dute espektro koreografikoa aztertzerakoan. Tesitura honetan dantza eta melodia pieza berezi bat ezagutzen da, modu generikoan "ingurutxoa" (handia eta txikia) deitua. Ohikoak Nafarroako Leizaran, Larraun edo sakana haranetan (horien auzokide diren Lizarra eta Iruñerriko larrainetako dantzak eta Erronkari, Zaraitzu eta Zangozako ttun-ttuna) edo Gipuzkoako mugetan (Tolosa edo Amezketan). Soka-dantzen segidak dira, erritmo edo konpas bereziekin: "inguru txiki eta handi".

Segoviako ingurutxoa
A. Garcia Mencia. - 928. - Nievako herriko plazan dantza, Segovia. (Nº. 181. Exp. 1871)

Gaztelako eremun, berriz, antzeko dantza-pieza bat dago: rueda, rueda corrida, corro o baile grande, redondilla, etab. Asturiasen eta Kantabrian hasten da, Leongo Duero Garaia, Palentzia, Valladolid, Burgos, Soria, Avila, Segovia eta abarrak zeharkatzen ditu banalerroraino, Gredos mendilerroan, Tajorekin. Bertan, bikote mistoetan bananduta doan ilarak eramaten dute dantza; modu erraz eta lasaian dantzatuz. Pertsona helduak kanpoko zirkuluan sarri, batzuetan, gazteen eta haurren taldeak inguratuz. Hamaika bariazio, tokiko xehetasunak edo beste dantza mota batzuk gehitzen dituen dantza (entradillak, bolatokiak, jotak, fandangoak, etab.). Dantza espazio, erromeria, plaza, jaien amaiera zein gaueko dantzaldietan ohikoak izan dira, eta erreferente zentral baten inguruan ospatu izan dira (agintariak, musikariak, landare- edo komunitate-ikurrak, etab.).

Larraungo ingurutxoa
Ingurutxoa, Larraun.

Ez dago zalantzarik paralelismo iraunkor baten aurrean gaudela hainbat eremu geografikotan: erloju-orratzen aurkako mugimendu zirkularra partekatuko dute, emakumeak kanpoan eta gizonak barruan kokatzearen egituraketa generikoa, bikoteen elkarrekiko segizio-jarrera hitzik gabeko edo keinuzko adierazpenean (hurbilketak eta ihesaldiak, kiebroak, bilketak, etab.), garatzen den testuingurua eta ezarritako hatz-melodia baten etengabeko erreferentzia. Agian uste baino hurbilago daude beren garapen koreografikoan, musikalean eta historikoan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.