Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Emilio Xabier Dueñas

Orain arteko ekarpenak

Sanjoanak Tolosan 2012

2013/04/18

San Joan egunaren goiz osoan, Tolosa konpainia militarren irakin-lapikoa bihurtzen da, pauso martzialez hara eta hona dabiltzanak... Tiro hotsak entzuten dira kaleetan, eta plazan batuta, denek batera egiten dute tiro. Ondoren, prozesioan, dantzariek San Joan Zortzikoa dantzatzen dute, irudiekin batera, erritual erlijiosoa protagonizatuz. Apaindutako kaleetatik pasatzean, airera botatako tiroek segitzun dute parrokia-eliza monumentalera itzuli arte. Eliza aurrean dantzari guztiek batera dantzatutako Zortzikoarekin borobiltzen dute prozesioa. Tolosa, 2012-06-24. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Zuzendaria eta ekoizpena: Emilio Xabier Dueñas. (c) E-X Dueñas - Santurtzi, 2012.

Uztailaren zazpia Lesakan

2013/01/09

Luis Fernando Gonzalez-en irudi eta edizioarekin, eta Emilio Xabier Dueñas-en lankidetza eta produkzioarekin Lesakako San Fermin eguneko dantza eta tradizioei buruz egindako bideoa aurkezten da hemen. Emilio Xabier Dueñas-ek honela aurkezten du lana: "Nahiz eta ez den San Fermin ez Lesaka ez Iruñeko patroia, bi herri horietan ospatzen da erro sakonenekin santuaren ohorezko ekitaldiak. 'Uztailaren zazpia Lesakan' bideoak, zatika bada ere, Bortzirietako eskualdeko Lesaka herrian musika eta dantzarekin lotuta osaptzen diren ekitaldi nagusiak jasotzen ditu, dagozkien tradiziozko hurrenkeran. Makil-gurutze, etengabeko joan-etorria da, kaleetan gora eta behera, makilak elkarlotuz eta zubiak eginez, Ziarkoakoa multzo lotua da, eta Zubigainekoan dantzariek beren trebetasuna erakusten dute Onin errekaren petriletan. Guzti honen testigu mutu, San Ferminen irudiak, garai bateko sindikoa udalaren sinboloa Bandera Arbola doinura dantzatzen ikusten du. Arratsaldean, bezperak eta bi sexuetako kideak harremanetan jartzeko unea: Mutil Dantza, Neska Dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda kuttunak. Bere tradizioei urteko aro desberdinetan eusten dion herri honen egutegian, jai eta koreografia atalaren garrantzia agerian jartzen duten dantzak dira." Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Lesaka, 2012-07-07.

Txakolin(a): Mozkortien dantza?

2008/04/17

Garai batean zapore latz eta elaborazio handirik gabekoa zen txakolin(a); gaur, bilakaera txalogarriari esker, hemengo gastronomian ohiko kontsumoko osagai nabarmenetako bat da. Gauzak horrela, azken urteotan jatorrizko izendapena duen eskualde bakoitzak (Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina) denboraldiko uztaren eta emaitzaren aurkezpena egiten du, eta leku horietan izan ohi da, Bakion, Zarautzen… non, azken urteotan eta behin baino gehiagotan dantzatu den, izen bera daraman dantza: "Txakolin(a)".

Gehiago irakurri

Baina... zer da dantza tradizional bat?

2007/12/18

Azken urteotan, zenbait lan desberdinetan ari nintzela, Dantza Tradizionalaren inguruko zenbait mintzalditan aurkitu dut nire burua. Bitxia da, baina ez harrigarria, guztietan ikuspegi desberdinetatik aztertu dela gaia, baina ibilbidearen bukaeran, aurkeztutako esperientziak eta eskuratutako emaitzak beretsuak izan direla:

Gehiago irakurri

Emilio Xabier Dueñas

Emilio Xabier Dueñas