Orain arteko ekarpenak
Ikusgarri, 50 urte dantza miresten
2017/05/25

Musikara emandako hiru bizitza
2016/10/17

Nesken aurreskuan bukatu zuten 1921eko estropadak
2016/02/23

Antzuola: Mairuaren alardea 1989
2015/05/04
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza. Alta, denboraren joan etorrian mantendu diren beste hainbat jaiekin gertatu den bezela, honek ere aldaketa izan du kronologikoki (1989, 2002 eta 2013) hemen erakutsitako bideoetan ikus daitekeen moduan. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Antzuola, Mairuaren Alardea, 1989-07-15.
Antzuola: Mairuaren alardea 2002
2015/05/04
Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Antzuola, Mairuaren Alardea, 2002-07-20.
Antzuolako Mairuaren alardea denboraren joan etorrian
2015/05/04

Lekeitio: San Pedro 1996 - 02 Eguzki-dantza
2014/01/16
Lekeition, San Pedro eguna, ekainaren 29, prozesioa, Kilin Kala eta Kaxarrankarekin abiatzen da, eta ondoren, Eguzki Dantza egiten da. 1996ko San Pedro egunean, Lekeition, egindako Eguzki-dantza ikus daiteke Emilio Xabier Dueñas eta Luis Fernando Gonzalez-en bideo honetan. Manilazko mantoiez apaindutako neska gazteen soka-dantza edo aurreskua da Eguzki-dantza.
Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Lekeitio, 1996-06-29.
Lekeitio: San Pedro 1996 - 01 Kaxarranka
2014/01/15
Urtero, San Pedro egunez, ekainak 29, Lekeitioko herri arrantzalea dotore janzten da herritarren artean hain barneraturik dauden ekitaldiak burutu eta ikusteko.
Goizeko lehen orduan, santuaren irudia prozesioan atera eta portuko uretara botatzeko keinua egiten zaio: kilin-kala esaten zaio. Jarraian, jende andana zain dela, dantzari bat ateratzen da kutxa batera igota; Arrantzaleen Kofradiakoa. Kutxa honen gainean, dantzari trebeak kaxarranka, jota eta arin-arina dantzatzen ditu.
Ekitaldiak, tradiziozko ordenean, Eguzki-dantzarekin bukatzen dira goizetik; Manilazko mantoiez apaindutako neska gazteen soka-dantza edo aurreskua.
Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Lekeitio, 1996-06-29.
San Pedro Altsasun 2013
2014/01/08
Altsasuko erdigunetik hiru bat kilometrotara eta Urdiaingo lurretan, San Pedroko baseliza aurkitzen dugu, inguruan dauden zelaieri izena ematen dien santua, hain zuzen. Hariztipean, San Pedro egun osoan zehar, herriko zein ondoko Urdiaingo bizilagunak hurreratuz doaz beren jan-edanekin. Festa bazkalostea aurrera doan heinean animatuz joaten da hizketaldi eta puru banaketarekin. Zortzikoak jarraitzen dio.
Dantzaren parte hartzaile kopurua handituz doa arratsaldeak aurrera egin ahala, behin eta berriz errepikatzen baita; lehenengo Zortzikoa alkatesak (2013) hasten du txistulari bandak behin eta berriz markatu eta errepikatzen duen erritmora.
Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. San Pedro Altsasun, 2013-06-29.
Doneztebe: San Pedro 2013
2013/12/23
San Pedro Donezteben, 2013ko ekainaren 29a.
Urte osoan zehar, Corpus Christi eguna eta Inauterien ospakizuna, San Pedro zaindariaren jaiekin batera, zenbait herritako ohituren irudikapenetan funtsezko une dira.
Hartara Bandera Dantza dugu, meza nagusiaren ostean, txistulariek jotako doinuak markatutako erritmora gazte batek dantzatua, parrokiako elizako arkupearen kanpokaldean dauden herriko agintarien aurrean.
Jarraian, aunitz urtez esatearekin batera txapelaz agurtzen dutelarik, mutil gazteak ateratzen dira plazara. Honela hasten dute Mutil Dantza, eta behin neska gazteak ere plazaren erdian direla, Soka Dantza, Zortzikoa, Trapatan, Jota eta Porrusaldarekin jarraitzen dute.
Goizeko ekitaldiak, dantzari, udalbatza eta musikarieri, publikoa eta jiganteak batzen zaizkien paseo batekin bukatzen dira. Ibilbidea parrokiako elizaren kanpokaldetik udal bulegoetara artekoa da, udalak han bildutakoeri freskagarri bana eskaintzen dien tokia.
Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Doneztebe, 2013-06-29.