Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Maiatzeko asteburu bete-betea...

2005/05/18

Maiatza dantzan aspaldiko izen batura da urtero errepikatzen dena. Pasa den asteburuan ere entretenimendurik ez da falta izan. Larunbatean Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia ospatzen zen Elgoibarren eta arratsaldean Olaizaga kiroldegian ospatzen zen emanaldian parte hartu zuen Haritz Eu...

Soka-dantza Santa Kurutzen

2005/05/08

Santa Kurutzeko jaiak direla eta soka-dantza egin dugu Santa Kurutzeko ermita ederraren aurrean. Ohi bezala aurreskua, atzeskua eta zerbitzariak Kezkakoak ziren, eta soka auzotarrekin osatu dugu. Felix Elkoroiribe, aurtengo omenduetako bat joan da sokaren aurrealdean. Aiert Ibarbiak jardun du...

Emakumeak dantza tradizioetan (II)

2005/04/25

Dantzan posta zerrendan pare bat erantzun ( Iratxe eta Patxi ) izan ditu Emakumeak dantza tradizioetan artikuluak eta artikuluan esandakoak osatzeko beste mezu bat bidali dut nik. Honako hauxe nioen bertan: Espero dut nire artikuluak ez ziola inori pentsaraziko gai honetarako soluziorik dauk...

Aurkeztu dugu Arrateko dantzen proiektua

2005/04/24

Aspaldian zegoen martxan Arrateko Amaren dantzen proiektua, baina azken asteotan ofizialki aurkeztu dugu egitasmoa. Bi aurkezpen egin dira, bata Portaleako dantza gelan, Kezka eta Haritz-eko hainbat dantzariren aurrean. Apirilaren 7an egin genuen aurkezpen hori. Bigarren aurkezpena Portalea K...

Emakumeak dantza tradizioetan

2005/04/21

Hondarribia eta Irungo alardeetako liskarrek tradizioetan emakumeen parte hartzeari buruzko debatea zentralizatu dute azken urteotan. Fokoa norabide bakarrera zuzentzeak beste hainbat gertaera itzalpean ezkutatu ditu. Dantzari-jendea tradizioaren inguruan ari gara bueltaka aspaldiko urteetan eta ta...

Balentziagaren oroimenezko karreran

2005/04/04

Balentziagaren oroimenezko 34. txirrindulari proba entzutetsuan irabazleei agurra dantzatu genion atzo. Oier A.ri tokatu zitzaion eta Usartza txistularien bandak lagundu zuen. Karrerako garailea Victor Garcia izan zen. Oihartzun handiko garaipena izaten da afizionatuen mailan Eibarko karrera hau...

Dantza tradizio berri bat Arraterako

2005/04/01

Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Tradizioa eta berria kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste dugu tradizioak berezkoa duela berri izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke. I...

Pas de Basqueko ingurutxoa

2005/03/29

Zizurkilgo Pas de Basquen ingurutxotik kanpo geratu nintzen (dantzari gazteak gogor datoz) eta argazki batzuk egiteko aukera izan nuen. Banbalina artetik flashak botatzea zatarra da, eta beraz, flashik gabe egin nituen, eta aukeran, kolore aldetik hobeto. Hemen Ane eta Irati. Hemen berr...

Ezpata-dantza donostian

2005/03/18

Atzo ezpata-dantza egin genuen Donostian. Gipuzkoako urrezko domina ematen zien Foru Aldundiak Menchu Gal margolariari eta kooperatiben sortzaileei.   Aurrean bezala Urbeltzi eskatu zioten omenduei egiteko harrera dantza prestatzeko eta Urbeltzek ezpata-dantza egitea proposatu zigun. ...

Hautsi katea!

2005/03/16

Gaur lagun batek Reenvialo porfi izenburua zeraman mezua helarazi dit. Ireki bezain pronto konturatu naiz dagoeneko bide luzea egina zuela mezuak, izan ere, niri iritsi aurretik mezua jaso eta berbidali duten askoren helbideak agertzen baitziren bertan. Segundo gutxi behar izan ditut hoax bat edo i...

Harpidetu