Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Denboraren joanean jauzika

Dokumentuaren akzioak

Denboraren joanean jauzika

Egilea
Andere Santisteban
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Erreportajea
Data
2009/12/14

Urteen joanak ez die lilura, ilusioa eta aurrera egiteko gogoa ostu dantza tradizionalean aritzen diren hainbat eta hainbat talde eta eskola gipuzkoarrei. Alderantziz. Garai berrietara molda-tzen jakin dute eta tradizioak iraungitze-datarik ez duela ere frogatzeko gai izan dira.

Horren adibide garbia da, besteak beste, Arkaitz Añorgako Dan-tzariak taldea, lurraldeko zaharrenetarikoa, hain zuzen ere. 1926. urte inguruan sortu zenetik, urterik urte jarraitu du aurrera, eta egun, Garikoitz Otamendiren gidaritzapean, 80 bat pertsona biltzen ditu haur, gazte eta helduei zuzendutako hainbat taldetan.

Arkaitz dantza taldeak, gainera, beste hainbat talderekin izan ditu harremanak hasieratik, "nahigabe sortu direnak askotan, eta ez soilik aktuazioak lotzeko helburuarekin", adierazi du Otamendik. "Interes komunak direla eta sendotu ditugu, batik bat", erantsi du.

Lotura horiek, gainera, ez dira Gipuzkoako beste formazioekin bakarrik izan. "Egun, harremanik estuena Eibarko Kezka taldearekin, Donostiako Argiarekin eta Iruñeko Duguna taldearekin ditugu. Guretzat, gainera, www.dan-tzan.com gunea ezinhobea izan da beste taldeekin harremanetan jar-tzeko", aipatu du.

Añorgan bezalaxe, bada Oñatin buru-belarri lanean ari den beste talde bat, Oñatz izenekoa. Jesús Irizar da taldeko irakasleetako bat, eta lanean 40 urtetik gora daramatza. Esperientzia bide, Irizarrek ere bailarako talde guztiekin harremanak dituztela azpimarratu du. "Bailara guztiko (Debagoiena) dantza formazioekin dugu harremana, bai Arrasate, Antzuola eta Soraluzekoekin, besteak beste", gaineratu du.

Debabarrenean, Elgoibarren, bestalde, Inazio Bereziartua dan-tza eta musika eskola da nagusi. Aurten, hain justu, 25. urteurrena ari da ospatzen 1984. urtean sortu zen dantza eskola. Bertan aritu ohi da irakasten Jon Lizarralde. "Sei eta 16 urte arteko 230 haur eta gaztek ikasten dute Inazio Bereziartuan", esan du Lizarraldek. "Hala ere, jarraitu nahi izanez gero, Elgoibarko Haritz taldera igaro-tzen dira haurrak. Haritzekin dugun tratua oso zuzena da, batean eta bestean aritzen baikara, askotan, irakasleak klaseak ematen", erantsi du.

Kresala

Hasieratik, ezberdina

Hala ere, bada talde bat, 1968. urtean Gene Yurrek sortu zuenetik, bide ezberdina jorratu duena. Eta horixe da, hain zuzen ere, Donostiako Kresala. Faustino Aranzabal da egun formazioko zuzendaria. "Kresalaren helburua, bere oinarritik, koreografian planteamendu berritzaileak txertatzea izan da, beti iturrira, hasierara joanaz, ikasiz eta ahalik eta modu naturalenean eginaz bide hori guztia", azaldu du Aranzabalek.

Hori dela eta, Aranzabalek baieztatu du beren "bide propioa jorratu" dutela urte hauetan guztietan zehar, beren izaera finkatuz eta baliabideek aukera ematen dutenero, ikuskizun berri bat aurkeztuz. Azkena, Sehaska izan da.

Dokumentuaren akzioak