Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza tradizionalaren curriculum akademikoa egituratze bidean

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionalaren curriculum akademikoa egituratze bidean

Egilea
Andere Santisteban
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Erreportajea
Data
2009/12/14


Izan ere, egun, musika, antzerkia, dantza klasikoa eta garaikidea, eta beste hainbat alor kulturalekin gertatzen ez den bezala, dantza tradizionalean irakaskuntzan aritu nahi dutenek ez dute titulu ofiziala eskuratzeko aukerarik. Ezta Euskal Herrian bertan ere. Irakasleen hezkuntza eta formazio arloan hu-tsune handia dago, beraz.

"Koreografia tradizionalean ongi formatu nahi izanez gero, hemen bertan eduki beharko lukete beren beharrak asetzeko adinako programa", esan du Araolazak.

Hori dela eta, eta hutsunea benetakoa dela ikusirik, irtenbidea bilatu nahian Gipuzkoako Foru Aldundiak dantza tradizionalaren formazioan lan egiteko programa bat jarri zuen martxan duela urtebete inguru, 2009. urte hasieran. Lehiaketara atera zen ekimena eta Dantzan.com elkartea izan zen esleitua eta, beraz, bere gain hartu zuen 2009an programa aurrera eramateko ardura.

"Dantzan Ikasi du izena egitarau horrek eta, horren baitan, zenbait lan-lerro bultzatu dira. Dantza irakasleen formazioa osatzeko ikastaroen eskaintza bideratu da eta eran-tzuna bikaina izan da", adierazi du Araolazak.

"Horretarako, Gipuzkoan dantza tradizionala irakasten diharduten 250 lagunekin jarri gara kontaktuan. Beraien egoera, lan baldintzak, dedikazioa eta beharrak ezagutzeko diagnostiko bat egin dugu, eta horren arabera ari gara antolatzen beraiei zuzendutako ikastaroak", erantsi du.

curriculuma Eta, zertarako hori guztia? "Orain arte egindako saioekin, dantza tradizionalaren irakaskuntzan aritzeko curriculum akademikoaren lehen diseinu bat egin dugu, besteak beste Gipuzkoako EDB eta Ikerfolk elkarteen laguntzarekin", esan du Araolazak. Izan ere, curriculumak dantza tradizionaleko irakasle orok jakin beharko lukeena finkatuko luke, egun ez dagoen aukera, hain justu.

"Zentzu honetan, oso pozik gaude Gipuzkoako Foru Aldundiak alor honetan eman duen bultzadarekin, sektoreak oso beharrezkoa zuen zerbait baita eta programa oso baliagarria gertatzen ari delako", gaineratu du Araolazak.

Urtea amaitzear den arren, Dan-tzan Ikasi programaren baita badira oraindik antolatutako saioak. Besteak beste, hilaren 28, 29 eta 30ean dantzaren mugimendu eta pedagogiaren inguruko saioa izango da.

 

Dokumentuaren akzioak